Malen Osa eta Iñigo Martínez Albornoz nabarmendu dira Boí Taüllen

Malen Osak garaipena lortu zuen Boíko banakako proban, eta bere taldekide Iñigo Martínez Albornoz Espainiako Sprint Txapelketan nagusitu zen. Gainera, biek hirugarren postua eskuratu zuten Espainiako Errelebo Mistoen Txapelketan.

Asteburu bikaina izan da Euskal Selekzioarentzat Boí Taüll eski-estazioan, bai Espainiako Kopako bosgarren proban, bai bertan jokatutako txapelketetan.

Igandeko banakako probak amaiera eman zion lehiaketa asteburu bizi bati; izan ere, asteburuan Espainiako Errelebo Mistoen eta Sprint Txapelketak jokatu dira, eta 200 kirolari baino gehiagok hartu dute parte.

Sailkapenak

Sailkapena – Espainiako Errelebo eta Sprint Txapelketak eta Banakako Kopako 5. Proba
Lehiaketa Kategoria Modalitatea Emaitza
Espainiako Txapelketa – Erreleboak Gazteak Taldeka 3. Iñaki Hernani – Hugo Robles
Senior Taldeka 1. Jon Razkin – Aitor Ugarte
Senior Mistoa 1. Malen Osa – Iñigo Martínez Albornoz
Espainiako Txapelketa – Sprinta Senior gizonezkoa Banakakoa 1. Iñigo Martínez Albornoz
Senior gizonezkoa Banakakoa 5. Aitor Ugarte
Senior gizonezkoa Banakakoa 14. Jon Razkin
Espainiako Kopa – Banakakoa (5. proba) U18 Banakakoa 10. Iñaki Hernani
U20 Banakakoa 4. Hugo Robles
Senior emakumezkoa Banakakoa 1. Malen Osa
Senior gizonezkoa Banakakoa 9. Iñigo Martínez Albornoz
Senior gizonezkoa Banakakoa 20. Aitor Ugarte / 26. Jon Razkin

Similar Posts