Abenduaren 23an eta 24an “16 H NON STOP” eta Babio Igoeraren IX. edizioa ospatuko dira. Aurten aukeratutako leloa “ELKARREKIN MUNDUA ULERTZEN” da. Beste edizio batzuetan bezala, Babio mendiaren gailurra izango da protagonista. Aurreko edizio arrakastatsuen ondoren, 6000€ inguru bildu ziren hainbat elkarterentzat, inoiz baino gogotsuago itzuli gara. Aurten, bildutako diru guztia APAFAI elkarteari emango zaio, autismo duten pertsonentzat eta bere familientzat https://www.instagram.com/apafai.ayala/
2025eko 16 orduko Non-Stop erronka abenduaren 23an hasiko da, arratsaldeko 18:00etan, Juan Urrutia plazan, ordu bakoitzean Babioko gailurrera 16 orduz jarraian igotzeko erronkarekin. 5 kilometroko igoera eta 5 kilometroko jaitsiera eta 400 metrotako desnibela positiboa duen ibilbide oso erraza da. Parte hartzeko htpps:// www.emf.eus Euskal Mendi Federazioaren webgunean IZEN EMAN BEHARKO DA izen-abizenak, NANa eta irteera ordua adieraziz. Igoera bakoitzeko 10€-ko dohaintza egingo da, eta autismo duten pertsonen eta bere familiei emango zaio osotasunean. Izena ematen duten lehenengo 300 pertsonek opari bat jasoko dute.
Gailurrean, gau osoan zehar, hornidura txiki bat egongo da, ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da eta gaueko orduetan argia erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, eguraldia kontuan hartuta arropa eta oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.
Gaueko 20:00etatik aurrera musika egongo da plazan. Dantzaldiak irauten duen bitartean izena eman eta erronkan parte hartu duten guztientzat hornidura ere egongo da.
Abenduaren 24an goizeko 10etan Juan Urrutia plazatik Babio Igoera hasiko da. Igoera horretan Montes Solidarios (https://www.montesolidarios.org) eta Ezina Ekinez Egina elkarteek hartuko dute parte. Biak irabazi-asmorik gabekobi erakunde pribatu dira eta dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako mendiko jarduerak sustatzen eta antolatzen dituzte. Horretarako, pertsona itsuen eta ikusmen txikia duten pertsonen mendiko gidaritzan trebatutako pertsonak daude, bai eta Joëlette aulkia erabiltzen eta gidatzen dutenak ere. Aulki hori mugikortasun mugatuko pertsonak edozein eremutatik mugitzeko berezia da.
Babiora denok elkarrekin igoko gara eta Olentzero zain izango dugu aurten ere. Elkarrekin, eguberriari ongietorria emango diogu. Ondoren herriko plazara itzuliko gara eta bertan hamaiketakoa zain izango dugu. Amaitzeko, hainbat elkartek emandako produktuen zozketa egingo da.
Aurten, berrikuntza gisa, 16 orduko erronkaren igoerak bultzatu nahi ditugu. Nahi duen elkarte, negozio edo enpresa orok 40€ko prezioa duen igoera bat erosi ahal izango du. Diru hori Apafai Elkartearentzat ere izango da (Autismoa duten pertsonentzat eta bere familientzat). Parte hartzeko [email protected] posta elektronikoaren bidez edo 686796543 (Axier) edo 699838126 (María) telefonoaren bidez jarri zaitezkete harremanetan.
