2025eko Aste Santuan zehar jokatu zen Espainiako Orientazio Txapelketa, distantzia luzea, distantzia ertainekoa eta erreleboak modalitateetan. Txapelketa inguru natural zoragarri batean egin zen, Sevillako iparraldeko mendilerroan, El Pedroso udalerrian, eta Estatuko orientazioko espezialista onenak bildu zituen.
Hara hurbildu zen Euskal Federazioko ordezkaritza zabala, adin guztietako 51 orientatzailek osatua, tartean Euskadiko kadete-gazte selekzioa ere bazegoela. Gure parte-hartzea oso nabarmena izan da, bai banaka bai taldeka, eta emaitza bikainak lortu ziren txapelketako jardunaldi guztietan.
Egunen araberako emaitza aipagarrienak:
Ostirala – Distantzia luzea:
Ibilbide luzeeneko banakako proban, gure ordezkari batzuek podiumean izan ziren:
> Oxel Goikoetxea (M12): Espainiako txapeldunordea

> Ekain Fernández (M16): Espainiako Txapelduna
> Marina Lertxundi (F45): Hirugarren sailkatua

Probaren bideoa:
Larunbata – Autonomia Erkidegoen arteko erreleboak:
Euskal taldeek lan bikaina egin zuten errelebo proban, bereziki haur-kategorietan, non bai nesken bai mutilen taldeek txapeldunordetza eskuratu zuten.



Euskal Selekzioa kadete/gazte: Izaro ipiña, Udane Etxeberria, Telmo Corada, Eki Beobide, Ekain Fernandez eta Aratz Beobide
Probaren bideoa
Igandea – Distantzia ertaina:
Proba teknikoagoa eta laburragoa izanik, gure ordezkaritzak une gogoangarriak bizi izan zituen eta 4 txapelketa eskuratu zituen:
> Oxel Goikoetxea (M12): Espainiako Txapelduna

> Ekain Fernández (M16): Espainiako Txapelduna

> Aratz Beobide (M18): Espainiako Txapelduna

> Marina Lertxundi (F45): Espainiako Txapelduna

Probaren bideoa:
