ELURJAUZIA: Zer egin?

1 Prebentzioa

  • Ingurunearen ezagutza: mendia neguan.
  • Baldintzen ezagutza: meteorologia, elurjauzi arriskua (ACNAren elurjauzi informazio orria), gune arriskutsuak
  • Materialaren ezagutza: pala, sonda, DVA (detector de víctimas de avalancha), arropa egokia, karga duen telefono mugikorra, airbag duen motxila, ahoa estalita eramateko buff edo antzerakoa

2 Aurreikustea

  • Duda izanezkero, atzera buelta eman
  • Banan bana zeharkatu arrisku guneak alderik garaienetik edo behekaldetik, eta lehenik pisu gehiago duenak.
  • Ekidin bat bestearen ondotik jeistea.
  • Mesfidati izan aurkitzen ditugun aztarnekin.
  • Segurtasun gune batetik beste segurtasun gunera abiatu.

3 Elurjauziak harrapatzen bagaitu

  • Saiatu harkaitz handi bat, tontortxo edo zuhaitz baten atzean babesten.
  • Diagonala hartuta, gertuen dugun alborantz saiatu ihes egiten.
  • Bastoi eta eskien lokarriak aske eraman. Motxila besape batetik sartuta bakarrik.
  • Ahoa zapi edo buff batekin babestu.
  • Saiatu ahalik eta alboen eta azalerago geratzen, sakonera txikiagoan elurperatua geratzeko.
  • Harkaitz edo zuhaitz bateri heldu eramana izatea ekiditeko, posible ez balitz, azaleraruntz “igeri” egin.
  • Elurjauzia gelditzen denean
    • Aurpegi inguruko elurra zapaldu aire kamara bat egiteko.
    • Tarteka bakarrik ohiukatu, soinu motz eta akutuak egin.
    • Laguntza itxaron ahalik eta lasai.

4 Nola lagundu elurjauzia ikusten badugu?

  • Saiatu laguna bistatik ez galtzen bilaketa gunea hobeto zehazteko gero.
  • 112 telefonora deitu.
  • Gogoratu lehenik GURE segurtasuna bermatu behar dugula, elurjauziaren errepikapena aukeran dagoela kontuan izan, behar izanezkero babestu.
  • Begiratu eta entzun: ohiuak, elurperatuarik ez dauden arropak
  • DVA guztiak bilaketa moduan jarri.
  • Ateratze azkarra: honen abiadura HIL ALA BIZIKOA da
    1. Bilaketa dispositiboak: DVA, RECO
    2. Pala eta sonda.
    3. Sorospen taldeetako txakurrak.
    4. Lehenetsi buruaren askatzea, diagonalean zulatuz elurra.

Similar Posts