Gaur, urtarrilak 20, Euskal Mendizale Federazioaren Zuzendaritza Batzorde berria izendatu dute 2025-2028 aldirako.
Aurreko 4 urteekin alderatuta, jarraipena duen talde eta proiektua da, indartua halere sartze berriekin.
Hauek osatzen dute: Ricardo Hernani, lehendakari; Zigor Egia, lehendakariorde; Javier Antúnez, diruzain; Ainara Aparicio, idazkari; Mireia Trigueros, Mendi Lasterketetako bokal; Víctor Vivar, Martxa Nordiko eta Senderismoko bokal; eta Rosa Pérez Nieves eta Olatz Ruiz de Azua, mendia sustatzeko arloetako bokal gisa.
Zuzendaritza Batzordeari lurralde-federazioetako presidenteak gehituko zaizkio hauteskunde-prozesuak amaitzean.
