2024ko WOP Mendi Film Saria Euskadiko eta Nafarroako Federazioek jasoko dugu.  Mendizaletasunari eta mendiko balioei eginiko ekarpen historikoa aitortuko da, gure sorreraren Mendeurreneko ospakizunekin bat eginez.

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mendi elkarteek sustatuta, 1924ko maiatzaren 18an sortu zen Euskal Herriko Mendizale Federazioa, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenez, Elgetan. Gaur egun, Euskal Mendizale Federazioa (Euskal Autonomia Erkidegokoa) eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioa, elkarlanean ari gara organo iraunkor baten bidez, Euskal Herriko Mendi Biltzarra (EHMEBI) deritzona. 

WOP Mendi Film Sariaren ekitaldia abenduan burutuko da, BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdiaren 17. edizioan (abenduak 6-15).

WOP Mendi Film Sariaren Palmaresa:

 

WOP-The Walk On Project Fundazioa, hainbat jardueraren bidez gaixotasun neuro-degeneratiboen aurka borrokatzen duen enpresa soziala da. 

Similar Posts