XXVI. Iraupen Ibilaldia 2026ko uztailaren 4an egingo da. Irteera goizeko 07:00etan izango da, Murgiako Jai Alai pilotalekutik.
Ibilbide luzeak 43 km-ko luzera eta 1.970 metroko desnibel positiboa izango ditu.
Horrez gain, beste bi aukera ere egongo dira:
- Ibilbide ertaina: 32 km
- Ibilbide laburra: 27,9 km
Izen-ematea
Izen-ematea www.zirkuitua.com webgunean egin beharko da, eta ordainketa TPV sistemaren bidez gauzatuko da.
- Federatuak: 13 €
- Federatu gabeak: 16 €
- Atzabal Mendi Taldeko bazkideak: 11 €
Federatu gabeko parte-hartzaileei eguneko asegurua egingo zaie. Federatuek dagokien federazio txartela aurkeztu beharko dute.
Martxaren egunean bertan ere izena eman ahal izango da, 20 euro ordainduta.
Adingabeen parte-hartzea
- 14 urtetik beherako parte-hartzaileek legezko tutore batekin batera parte hartu beharko dute.
- 14 eta 18 urte bitartekoek gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko dute.
Baimen-orria www.atzabal.net webgunean eskuratu daiteke.
Zerbitzuak
Martxaren amaieran dutxa zerbitzua egongo da parte-hartzaileen eskura.
Informazio gehiago:
- Webgunea: www.atzabal.net
- Emaila: [email protected]
Ibilaldi Ertaina
Powered by Wikiloc
Ibilaldi Laburra
Powered by Wikiloc

