Alpinismoko Euskal-Nafar Federazioa fundatu zenetik ehun urte betetzen diren 2024 honetan, Ehun Mendien Anaidiak “Mendeurreneko Ehuneko Berezia” delakoa bultzatu nahi du.

Ehunekoa da “100 urte 100 mendi” erronkarako hautatu ziren 100 gailurretara igotzean datzalako, apirilaren 27-28 asteburuan, mendeurreneko jardueren artean, Euskal Herriko mendizale-talde ugari igoko baitira haietara.

Berezia da, beren-beregi erabakitako araudi bat betez gauzatu beharko delako, ez duena indarrik izango esku artean dugun honetan baizik, eta ez du inolako eraginik izango mendizaleak egin duen edo egiten ari den ehun mendien ezein “ohiko” lehiaketatan.

  • Historiala osatzeko beharko dituen urteetan edo urtean federatu-lizentzia edukita, edozein mendizalek dauka parte hartzeko aukera.
  • Eguneko gailur bakar bat puntua daiteke, eta 100 mendiak igotzeko epea urte bat eta hamar urte bitartekoa izango da, aipatutako 2024ko apirilaren 27-28 asteburuan hasi eta 2033ko abenduaren 31n amaituko dena.
  • Ez dago urtean igo daitekeen gehienezko mendi-kopururik, baina urtean gutxienez gailur bat igo beharko da.
  • Dagoeneko Ehun Mendien Anaidiko partaide direnek historialean gehitu ditzakete mendi horietako edozeinetara orain baino lehenago egindako igoaldiak, betiere Anaidiak ontzat emandako 100 mendien historial batean jasota badaude.
  • Ehuneko honen gauzatzea osatzen ari den 100 menditako beste edozein historialekin batera egin daiteke, eta era horretan, Mendeurreneko Ehuneko Berezirako igotzen den gailur bat aldi berean zenbatu daiteke “ohiko” ehuneko baterako beronen Araudian jasotzen diren baldintzak beteta.
  • Ezarritako epe eta baldintzak betez historiala amaitzen duten mendizaleek, diploma egiaztagarria jasoko dute, eta hura burutu izana adieraziko du Ehun Mendien Anaidiak zerrenda batean.

Dokumentua ikusteko Ehun Mendiak atalera jo dezakezu edo esteka honetatik deskarga dezakezu

Edozein zalantza nahiz argiketa behar izanez gero, Ehun Mendien Anaidiarekin ezar daiteke harremana posta elektroniko bidez: centenarios@emf.eus

Similar Posts