“Gailurretan izan gaitun, mendizale, alpinista eta eskalatzaile aitzindariak, 1924-2024” erakusketa inauguratu da gaur goizean, Kultur Leioan, martxoaren 9ra arte.
Iruñan lehen geldialdia egin ondoren, erakusketa Leioara iritsi da. Helburua da azken 100 urteetan emakumeek mendiko kirol-modalitateetan izan duten parte-hartzea ikusaraztea eta aitortzea.
Inaugurazio ekitaldian, Iban Rodriguez Etxebarria alkatea Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziarekin, Euskal Mendizale Federazioko presidente izandakoarekin eta Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurrenaren Batzordeko kide den Antonio Ortegarekin, Euskal Mendizale Federazioko lehendakariorde eta Euskal Mendizale Federazioaren Mendeurrenaren Batzordeko kide den Ricardo Hernanirekin, Euskal Mendizale Federazioko kide Mireia Triguerosekin, Leioa Mendi Taldeko presidente den Santiago de Diegorekin eta klub horretako kide diren emakume ordezkariekin izan da.