Euskal Mendizale Federazioak, aurreko denboraldietan bezala, Euskal Kirol Federazioei buruzko indarreko dekretua betez, istripuetarako eta kalte-ordainetarako osasun-laguntzako aseguruaren kontratua sinatuko du 2024/2025 denboraldirako, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen estaldurekin.
Gure beharretara egokitutako proposamen bat aurkeztu ahal izateko, honako datu hauek emango dizkizuegu:
- Aurreko denboraldiko aseguratuen kopurua.
- Ezbehar-tasa: 9 hilabete uneko urtean.
- Aurtengo urteko federatu bakoitzeko prima (gure webgunean eskuragarri)
Zuzendaritza Batzordeak, lehenik eta behin, jasotako proposamenak baloratuko ditu, eskainitako primaren prezioa, primaren estaldurak, eskura dagoen koadro medikoa eta eskainitako ezbeharrak jakinarazteko kanalak kontuan hartuta.
Ondoren, Zuzendaritza Batzordeak proposamena egingo dio Batzar Nagusiari, behin betiko hautaketa egiteko eskumena duen organoa den aldetik.
Edozein kontsulta egiteko jar zaitezkete harremanetan Euskal Mendizale Federazioarekin: 945 12 43 35