2024an Euskal Mendizale Federazioaren hasieraren mendeurrena ospatzen jarraitzen dugu. Euskal Mendizale Federazioa Elgetan (Gipuzkoa) sortu zen 1924ko maiatzaren 18an, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako Mendi Elkarteek sustatuta, Federación Vasco-Navarra de Alpinismo izenarekin.
Hirurogei klub inguruk, 2.635 mendizale berri biltzen zituztenak, bat egin zuten lehen egun hartan Antxon Bandres buru zuen talde jaioberriarekin
1986an Autonomia Erkidegoei eskumenak transferitzeak Euskal Herriko Federaziotik banantzea ekarri zuen. Orain bi federazio gara baina.
Hala ere, azken urteotan elkarlanean aritzeko prozesu bat abian da eta horren emaitza da Euskal Herriko Mendi Biltzarra. Nolabait, EHMEBIk “Mendiurrena” ren lekukoa hartuko du (gure programa bateratua Mendeurrena dela eta), hemendik sortuko baitira jarduera eta ekitaldi bateratuak eta gure ekintza-batasunerako borondatea, baita lehia-mailan ere (Euskal Herriko Kopak bezala).
Testuinguru honetan Euskal Herriko erdigune geografikora mendi ibilaldia ospatzen dugu. Felix Isasa ingeniariaren aburuz Nafarroan, Andiako Mendilerroan, San Donato baselizatik gertu dagoen puntua. Kakulua egiteko Felix Isasa barizentroaren kontzeptuan oinarritu da.
Beriaingo menditik Olloko bailararantz doan bidetik gertu aurkitzen da. Baita Lezitza menditik hurbil ere. Sakanako bailaran topatzen da eta Olibesarioko Saroia deitzen zaio. 1266 metrotan kokatua, 2004. urtean monolito txiki bat jarri zuten Euskal Herriko erdigune geografikoa erakus zezan.
Urte honetan ere, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidiako pertsonei diplomen bakaneta egingo da.