BARRANKISMOAN HASTEKO IKASTARO TRINKOA

24/07/17 - 24/07/23

h.

Pirineo Navarro. La base será en el Camping Asolaze (Isaba, Navarra) desde donde es posible acceder fácilmente a un gran número de barrancos en Belagua, Echo, Kakueta, Holtzarte y Lescún

SARRERA

Proposamen honen helburu nagusia , arroila jaitsieratan hasi nahi dutenei espazio formatibo bat eskaintzea da, mendi modalitate honetan, modu autonomo,eraginkor eta seguruaz gozatzeko, beharrezko esperientzia eta ezagutzak eskuratuz (a3v3raino).

Ikastaro honek, maniobrak ikaste hutsetik haratago doan prestakuntza integrala eskaintzen du, jarduera bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren kontuan hartu beharreko alderdi guztiak jorratuz; horrela, mota hauetako esperientziak bermeekin gozatu ahal izateko, eta Naturak dituen leku harrigarri, dinamiko eta zirraragarrienetariko hauetan lehen urratsak emateko.

Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea. Ikastaroaren izaera intentsiboari eta egiten diren arroilen aniztasunari esker, parte-hartzaile bakoitzak beharrezkoa den esperientzia eta teknika eskuratzea errazten du, mota ezberdinetako arroiletan behar bezala aurrera egiteko.

Metodologia, saio teoriko-praktikoak jaitsiera errealekin uztartzen da, uneoro taldea gidari profesionalen gainbegiradapean egongo direlarik, parte-hartzaile bakoitzari autonomia handiagoa emanez prestakuntzak aurrera egin bitartean.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Adinez nagusia izatea.

Ezinbestekoa da modu autonomoan hastapen arroila jaitsieretan esperientzia izatea. Erdi mailako zailtasuna duten jaitsieretan esperientzia ere baloratuko da.

Arroilak jaisteko ekipamendu pertsonala izatea (eskalada kaskoa, 4mm edo gehiagoko neoprenoa, ainguratzeekin osatutako arnesa, HMS segurtasun mosketoi sorta, machard egiteko kordinoa, jaitsigailua, zortzia maniobra osagarrietarako, arroila jaitsieratarako motxila, bidoi iragazgaitza, arroila jaitsieratarako labana, soka semiestatikoa 40m). Ekipamendu espezifikoa ez dutenentzat, alokatzeko aukera egongo da.

Igeri egiten jakitea.

Gidari irakasleei talde edo banakako segurtasunean eragina izan dezakeen osasun edo egoera fisiko/psikiko ko edozein alderdi jakinaraztea.

PREZIOA: 250€/parte -hartzaile.

PREZIOA BARNE

– Tituludun 2 gida-instruktore (Sakanen T.D.). 1/6 gehieneko ratioa.

– Barrankismoaren hastapenei buruzko prestakuntza espezifikoko 7 jardunaldi.

– Segurtasun eta larrialdietako talde kolektiboa.

– 40 m baino gehiagoko sokak, beharrezkoak diren jaitsieretan parte hartzen dutenentzat.

– Parte-hartzaileei eskatzen ez zaizkien baina jaitsiera jakin batzuetan beharrezkoak izan daitezkeen elementuak eta materialak.

– Antolaketa eta logistika.

– BEZ % 21

PREZIOAK EZ DU BARNE HARTZEN

– Parte-hartzaileen ostatua eta mantenu-pentsioa.

– Parte-hartzaileen joan-etorriak. Ez da ezinbestekoa parte-hartzaile bakoitzak bere ibilgailua izatea, baina beharrezkoa izango da taldeak nahikoa ibilgailu izatea modu autonomoan mugitzeko. Gidariek ezin izango dute parte-hartzailea garraiatu.

– Edozein alderdi BARNE atalean agertzen ez bada.

Evento Barranquismo

"*" indicates required fields

Federatua ¿? Federado*