Orientatzaile euskaldun gazteak distira egin du asteburuan Polonian lehiatu duen nazioarteko lehen hitzorduan

Ekainak 22-24 artean Kadeteen Europako Orientazio Txapelketa ospatu da Poloniako Szczecin herrian. Bertan, Ekain Fernandez Garcia Bilboko orientatzaile gazteak parte hartu du Espainiako Selekzioarekin.

Sprint modalitatean, meritu haundiko 5. postua lortu du 11 min. 33 seg.ko denborarekin, lehen sailkatua izan zen Simon Calandry frantziarretik 33 segundu eskasera.  Proba oso azkarra izan zen eta probaren amaierara arte lehia bizian izan zen gazte euskalduna, hala ere, probaren bukaeran izandako akats txiki batek zamatu zuen bere proba paregabea, baina lortutako emaitzarekin gustora zen gazte Bilbotarra.

Asteburua borobiltzeko, distantzia luzeko proban ere primerako emaitza lortu du berriz ere 5. postua errepikatuz, oraingo honetan, 49 min eta 57 segunduko denborarekin, Erik Heczko txekiar irabazleak lortutako denboratik 4 min eta 32 segundutara. Proban zehar podiumeko postuak lehiatzen ari bazen ere, zalantzarik gabe, emaitza oso ona den 5. postuan sailkatzea lortu zuen.

Similar Posts