Dakizuenez, urteak daramatzagu Ternua Groupen outdoor markekin elkarlanean:Ternua eta Lorpen. Bi markek mendiko eskiko, mendiko lasterketetako, eskaladako, ibilketa nordikoko eta alpinismoko selekzioak hornitzen dituzte. Dena den, pauso bat harago joan nahi dugu eta haien jantziak erosteko aukera eskaini nahi dizuegu, % 60ko deskontuarekin, egunerokoan babes zaitezten.
1994tik, Ternuak mendiko jantziak eta osagarriak diseinatzen eta egiten ditu, ezaugarri tekniko handikoak, erresistenteak eta erabilera anitzekoak, eta, batez ere, ingurumenarekiko konpromiso handiarekin. Beraz, kalitatezko ezaugarriak dituzten jantziak dira, edozein jardueratan eroso sentitzeko modukoak.
Lorpeni dagokionez, ondo dakite zein garrantzitsua den oinak eroso eta lehor izatea aire zabaleko edozein jarduera praktikatzen dugunean. Horregatik, 30 urte baino gehiago daramatzate outdoorerako galtzerdiak egiten teknika aurreratuenekin, merkatuko zuntz onenekin eta beren enbaxadoreen feedbackarekin. Hori guztia natura errespetatuz.
Lankidetza hori dela eta, Ternuak eta Lorpenek eskaintza esklusibo bat dute EMF-FVMko federatu guztientzat: –% 60ko deskontua aukeratutako 4 jantzi oso teknikoetan, outdoor jardueren zaleentzat guztiz pentsatuta. 2024ko abenduaren 4tik 22ra bitartean, pertsona federatuek eskuratu ahal izango dituzte produktu horiek haien webguneetan, posta elektronikoz jasoko dituzten kupoiekin/kodeekin (newsletterraren edukien artean aurkitu ahal izango dira). Gogoratu spam erretilua berrikusi behar duzula ezer ikusten edo jaso ez baduzu, edo beharrezkoa bada, eman izena gure newsletter-ean (bigarren bidalketa egingo baitugu promoa aktibatu baino lehen)

Espero dugu eskaintza hau baliagarria izango zaizuela 2025 menditsu baterako behar bezala hornitzeko.
ProDeal Ternua: –% 60 jantzi teknikoen sortan
1. RACE galtzak: ISPO AWARD saria jaso dute. Galtza tekniko estuak, Storm Fleece ehun txarrantxatu eta bielastikoarekin eginak. Haizearen kontrako erresistentzia handia. Ura oso ondo jasaten dute. Oso transpiragarriak. Lokarri elastiko bidez egokitu daitekeen gerrialdea dute. Eskuetarako bi patrika kremaileradun aurrealdean. Kremailera azpiko aldean, bota zabalagoekin ere erabili ahal izateko. Ehun birziklatuak eta Bluesign ziurtagiria. Arinak eta ergonomikoak dira eta, horri eta ehunaren materialari esker, bereziki egokiak dira mendi-ibilaldietarako, udaberriko mendiko eskirako eta eskalada alpinorako.
- RACE PT M GALTZAK (Gizona): 169,95 € – % 60 = 67,98 €
- RACE PT W GALTZAK (Emakumea): 169,95 € – % 60 = 67,98 €

2. RACE jaka: Storm Fleece Pro ehunarekin egindako bigarren geruza. Mintzik ez duen arren, haizetik, euritik eta hotzetik babesteko gai da. Gainazala oso dentsoa da eta haizea eta ura blokeatzen ditu, laminatzeko beharrik gabe. Hala, gehiagotan garbitu daiteke. Ehun bioelastikoa du, eta felpazko barrualde oso leuna, eta aire beroa kapsulatzen du; hala, bero mantentzen du erabiltzailea. Plastikozko botilekin egina eta Bluesign ziurtagiriduna.
- RACE JKT M JAKA (Gizona): 219,95 € – % 60 = 87,98 €
- RACE JKT W JAKA (Emakumea): 219,95€ – % 60 = 87,98 €

3. IGNITION jaka: Hiru geruzako IGNITION jaka errendimendu altua eskaintzeko diseinatu da; oreka paregabea eskaintzen du arintasunaren eta erresistentziaren artean, iragazgaiztasun handia du eta transpiragarria da. Jostura termozigilatuak eta ura ondo jasaten duten kremailerak. – Ur-zutabea: 20.000 mm. Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua. – Ehunak BLUESIGN ziurtagiria du.
- IGNITION JKT M JAKA (Gizona): 299,95 € – % 60 = 119,98 €

4. ADVANCE jaka: Emakumeentzako ADVANCE JKT jakan, Ternuak egun euritsuetan babesteko erresistentzia eta arintasun perfektua batzea lortu du. Hiru geruzako Shelltec Breathe mintz elastikoari esker (ur-zutabea: 10.000 mm). Uraren kontrako PFCrik gabeko tratamendua. Ehunak Bluesign ziurtagiria du.
- ADVANCE JKT W JAKA (Emakumea): 349,95 € – % 60 = 139,98 €

Kupoiaren baldintzak
- Deskontua: –% 60ko deskontua kupoiarekin. Orgatxoan aplikatuko da zuzenean.
- Datak: 2024ko abenduaren 4tik 22ra.
- Produktuen kopurua: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko kopururik.
- Kupoiaren erabilerak erabiltzaile bakoitzeko: 1
- Deskontua produktuaren edozein koloreri aplikatuko zaio
Nola aplikatu kupoia?
- Gehitu orgatxoari nahi diren produktuak (goiko sortakoak izan ala ez). % 60ko deskontua sortako produktuei soilik aplikatuko zaie.
- Gehitu kupoia orgatxoaren «Deskontua aplikatu» atalean.

ProDeal Lorpen: –% 60 galtzerdi teknikoen sortan
1. Heavy Trekker galtzerdiak: Galtzerdi oso lodiak eta sendotuak. Oina lehor eta bero, baldintza gogorrenetan. Oso egokiak bota zurrunekin edo erdizurrunekin egitekoak diren ibilaldietarako.
– Gizona: 28,95 € – % 60 = 11,58 €
– Emakumea: 28,95 € – % 60 = 11,58 €

2. Midweight Hiker galtzerdiak: Lodiera ertaina eta izurra oinean; aproposak edozein trekking mailatarako, bero handia egiten duenean izan ezik. Modelo honek oreka bikaina eskaintzen du isolamendu termikoaren eta transpiragarritasunaren artean, eta hori eskertu egiten da ibilaldi luzeetan.
– Gizona: 25,95 € – % 60 = 10,38 €
– Emakumea: 25,95 € – % 60 = 10,38 €

3. Trail Running Padded galtzerdiak: Guztiz sendotuta dauden eta oso erresistenteak diren galtzerdiak, ezaugarri onenekoak. Indargetzea daukate zolaren aldean, eta ez zaizu babarik aterako oinetan trail runninga praktikatzen duzun bitartean. Galtzerdi oso lodiak eta sendotuak. Oina lehor eta bero, baldintza gogorrenetan. Oso egokiak bota zurrunekin edo erdizurrunekin egitekoak diren ibilaldietarako.
– Gizona: 20,45 € – % 60 = 8,18 €
– Emakumea: 20,45 € – % 60 = 8,18 €
4. Ski Light galtzerdiak: Oina bero eta lehor mantentzeko galtzerdiak. Oso egokiak oin-zolan eta behatzen eremuan bigungarria izatea gustatzen zaien eskiatzaile teknikoenentzat.
– Gizona: 30,45 € – % 60 = 12,18 €
– Emakumea: 30,45 € – % 60 = 12,18 €

Kupoiaren baldintzak
- Deskontua: –% 60ko deskontua kupoiarekin. Orgatxoan aplikatuko da zuzenean.
- Datak: 2024ko abenduaren 4tik 22ra.
- Produktuen kopurua: ez dago ez gutxieneko ez gehieneko kopururik.
- Kupoiaren erabilerak erabiltzaile bakoitzeko: 1
- Deskontua aukeratutako koloreei soilik aplikatzen zaie
Nola aplikatu kupoia?
- Gehitu orgatxoari nahi diren produktuak (goiko sortakoak izan ala ez). % 60ko deskontua sortako produktuei soilik aplikatuko zaie.
- Gehitu kupoia orgatxoaren «Kupoiaren kodea» atalean.
