Abenduaren 23an eta 24an “16 H NON STOP”aren VI.edizioa eta Babio Igoeraren VIII. edizioa ospatuko dira. Beste edizio batzuetan bezala, Babio mendiaren gailurra izango da protagonista eta “Borroka honetan urrats bakoitzak balio du En esta lucha cuenta cada paso” goiburuarekin. Aurten bildutako diru guztia Arabako Minbiziaren aurkako Elkartera bideratuko da.
2024ko 16 orduko Non-Stop erronka abenduaren 23an hasiko da, arratsaldeko 18: 00etan, Juan de Urrutia plazan, ordu bakoitzean Babioko gailurrera 16 orduz jarraian igotzeko erronkarekin. 5 kilometroko igoera eta 5 kilometroko jaitsiera eta 400 metrotako desnibela positiboa duen ibilbide oso erraza da. Parte hartzeko bete beheko formularioa. Igoera bakoitzeko 10€ko dohaintza egingo da, eta aipatutako elkarteari emango zaio osotasunean. Opari bat emango zaie ekitaldia baino lehen izena eman duten lehenengo 500 pertsonei.
Gailurrean, gau osoan zehar, hornidura txiki bat egongo da, ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da eta gaueko orduetan argia erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Gainera, eguraldia kontuan hartuta arropa eta oinetako egokiak erabiltzea gomendatzen da.
Gaueko 20:00etatik aurrera berbena egongo da plazan, Xabin Guaresti, Belgorri eta Dj Varro taldeekin. Dantzaldiak irauten duen bitartean, izena eman eta erronkan parte hartu duten guztientzat hornidura ere egongo da.
Abenduaren 24an goizeko 10etan Juan Urrutia plazatik VIII. Babio Igoera hasiko da. Babiora denok elkarrekin igoko gara eta Olentzero zain izango dugu aurten ere. Elkarrekin, eguberriari ongietorria emango diogu. Ondoren herriko plazara itzuliko gara eta bertan hamaiketakoa zain izango dugu. Amaitzeko, hainbat elkartek emandako sarien zozketa egingo da.
Erronkaren igoerak bultzatzeko nahi duen elkarte edo negozio orok 40€ko prezioa duen igoera bat erosi ahal izango du. Arabako Minbiziaren aurkako Elkartearentzat ere izango da. Parte hartzeko amurriotrail@gmail.com posta elektronikoaren bidez edo 686796543 (Axier) telefonoaren bidez jarriko dira harremanetan.

