Malen Osa campeona skimo vertical

Malen Osa Euskal Mendizale Federazioko eskiatzailea eskimo Espainiako Txapelketako laugarren frogako garaile izan zen Pal Arinsal-en, Andorran. 21 urtereko oinatiarra Claudia Tremps eta Anna Huguet-en – bigarren eta hirugarren sailkatuak – 35:08ko denbora eginez, 100 kirolari inguru Bildu zituen froga batean. Larunbatean banakako txapelketa ospatu zen eta igandean froga bertikala.

Gainera, Elur Zalduak ere azpimarratzeko moduko asteburua izan du, izan ere, larunbatean lehenego postua eskuratu zuen eta igandean bigarrena 20 urte azpiko gizonezkoen kategorian. Emaitza hauekin, donostiarrak hurrengo nazioarteko frogretan parte hartu ahal izango du.

Bestalde, Euskal Mendizale Federazioak ordezkaritza nabarmena izan zuen gizonezkoen kategoria desberdientan: Jon Ander Aranburu (senior – 11. postua), Asier Alonso (senior, 18. postua), Jon Razkin (senior – 23. postua), Rafa Urbizu (senior – 39. postua), Hugo Robles (18 urtet azpikoa – 7. postua), Oier Urkiola (18 urte azpikoa – 13. postua), Ibai Hernani (16 urte azpikoa – 7. postua) eta Unax Sologaistoa (16 urte azpikoa – 9. postua).

Zirkuitoak 3,5 kilometroko ibilbidea izan zuen, 720 metroko garaiera positiboarekin. Kategoria negusiak 1.580 metroko altueran hasi ziren eta gazteak 1.880 metrotatik. Proba eski pistan osorik egiteak atletek igoeran inolako interferentziarik ez jasotzea ahalbidetzen du, eta, beraz, parte-hartzaileek gozamen handiagoa lortzen dute ibilbideaz.

Hirugarren frogako emaitzak

Larunbatean Espainiako Txapelketako hirugarren froga ospatu zen, banakakoa, euskal eskiatzaileek emaitza onak lortuta, esate baterako Nahia Quincoces (senior, emakumezkoa) eta Ibai Hernanik (16 urte azpikoa, gizonezkoa) lortutako hirugarren poztuak nabarmenduta. Gainera, Axi Alonso eta Jon Ander Aranburuk 11 eta 12. Postuak eskuratu zituzten senior kategorian eta Hugo Robles laugarren izan zen 18 urte azpiko kategorian. Unax Sologaistoak ere emaitza bera lortu zuen 16 urte azpiko kategorian.

—-

Sailkapenak (3. proba)

Sailkapenak (4. proba)

Similar Posts