EMFk aho batez onartu ditu Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusietako gai-zerrendetako puntu guztiak

Euskal Mendizale Federazioak (EMF) Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusia egin du larunbat honetan, azaroaren 28an, Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolan.

Ohiko bilkuran hartutako erabakien artean, federazio-lizentzia emateko moduan egindako aldaketa nabarmentzen da. 2027tik aurrera, lizentzia lehenespenez formatu digitalean emango da, eta EMF Mendiak aplikazioan egongo da eskuragarri. 2026ko maiatzeko batzarrean kluben iritzia jaso ondoren, oraingo batzarrean behin-betiko erabakia hartu da.

Txartel inprimatua nahi dutenek berariaz eskatu beharko dute lizentzia izapidetzean, horretarako jarritako lauki berria markatuta. Zuzendaritza Batzordeak gogorarazi du urte amaierara arte egungo aplikazioa (FVM) erabiltzen jarraitu ahal izango dela, eta 2027an EMFk ez duela kostu gehigarririk kobratuko plastikozko txartel inprimatua emateagatik.

Batzarrak datorren urteko aurrekontua eta jardueren egutegia ere onartu ditu.

Ezohiko bilkuran, kiroleko indarkeria, intolerantzia eta diskriminazioa prebenitzeko eta zigortzeko araudia onartu da, baita egoera horietan jarduteko jarraibideak ere. Era berean, Batzarrak onartu du Euskal Kirol Federazioen Batasunak (EKFB) arlo horretan eskaintzen duen zerbitzuari atxikitzea, baita erakunde horrekiko lankidetza-hitzarmena ere.

Azkenik, EMFren Mendi Lasterketen Araudiaren aldaketa onartu da, eta 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da.

Dokumentazioa

[/vc_column_text]

[/vc_column][/vc_row]

Similar Posts