Zazpi · Bizkaia · 2027
Meatzaldea, “Burdinaren Kalifornia”
Burdinaren historia eta meatze-paisaiaren eraldaketa.

24,84 km
Distantzia
974 m
Desnibel metatua
816 m
Gehienezko altuera
Ibilbidea
Zirkularra
Ibibidea
Zugaztieta → Arbeltzaga → Galdames → San Juan → Urallaga kobazuloa → Kurutzaga → Ganeran → Pico Mayor
Ibilaldiari buruz
Zugaztietak, Bizkaiko Trapagaran udalerrian, lurraldeko inguru hori eraldatu zuen meatzaritzaren aztarnak gordetzen ditu. Herrixka 1877an sortu zen, burdinaren erauzketa goraldian zegoenean, eta “Monumentu Multzo” izendatuta dago. Gaur egun, aire zabaleko meatze zaharrek aintziraz eta berdegunez osatutako paisaia eratzen dute, eta industria-iraganak bertan dirau.
Lehen etxebizitzak egurrezko eta latorrizko barrakoiak izan ziren, inguruan geratzen zen azken zuhaiztiaren ondoan eraikiak; hortik datorkio izena herrixkari. Mineralaren eskaera gero eta handiagoak milaka langile erakarri zituen Gaztelatik, Galiziatik, Aragoitik eta Euskal Herriko beste leku batzuetatik. «Burdinaren Kalifornia» izenez ezaguna zen meatze-eremu hura azkar hazi zen: 1911n, Zugaztietak 3.000 biztanle inguru zituen.
Lan gogorrak eta etxebizitzen baldintza eskasek markatzen zuten eguneroko bizitza. Egoera horretan indartu ziren lan-aldarrikapenak, sindikatuak eta meatzarien familien arteko elkar laguntzeko ekimenak. Horien artean nabarmendu zen Zugaztietako ekonomatoa, 1904an sortua oinarrizko produktuen hornidura errazteko. Meatzaritzari lotuta bizi zen herriaren beharren lekuko izan zen.
Erauzketa gainbehera etorri ahala, ingurua berriro eraldatzen hasi zen. Utzitako meatze-zuloak urez bete ziren, eta gaur egungo paisaiaren bereizgarri diren aintzirak sortu ziren. Zugaztietan ibiltzeak iragan hori ezagutzeko aukera ematen du, meatzeen aztarnen eta herrixka zaharraren artean, baita garai bateko ustiategien eremuan sortutako berdeguneez gozatzeko ere.
Dokumentazio interesgarria
Ibilaldiari buruzko informazio interesgarria: ordutegia, irteera- eta helmuga-lekuak, ordutegiak eta bestelako xehetasunak
LASTER










