EMFk 2026ko Ohiko Batzarra egin du eta gai-zerrenda aho batez onartu du

Euskal Mendizale Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia larunbat honetan, maiatzaren 23an, egin da Elgetako Kafe Antzokian, lurralde osoko klubetako ordezkarien parte-hartzearekin.

Saioan, gai-zerrendan jasotako puntu guztiak aho batez onartu dira. Horien artean, 2025eko ekitaldiari dagokion itxiera kontablea.

Halaber, Batzarrean Mendiak EMF aplikazioa aurkeztu da, federazioaren digitalizazioan eta federatuentzako zerbitzuen hobekuntzan aurrera egiten jarraitzeko tresna. Nabarmendu beharreko funtzioen artean daude igoeren erregistro ofiziala eta mendiko lehiaketetan integratzeko aukera, hala nola “Ehun Mendiak” lehiaketan.

Similar Posts