18.TTUTTURU IBILALDIA 2026

26/09/19 -

Mendibe

HERGARAI BIZI

Federatuentzat bakarrik

EMFko federatu txartela aurkeztu behar da.

Prezioa: 10 euro
Irteeran bertan ordaindu behar da.

Irteera
07:30etik aurrera

Informazioa
Hergarai Bizi

Mendi Martxa: desafio eder bat

Aurtengo mendi martxa ibilaldi tekniko bat da, eta bertatik Baxe Nafarroko ikuspegi ederrenak izango dituzue.

35 km-ko ibilbidea da, bi tontor igotzen dituena (Behorlegi eta Mendibel), 1.900 metroko desnibel positiboarekin. Hergarai haraneko eta Iratiko oihaneko lekurik esanguratsuenak zeharkatuko dituzue.

Izen-ematearekin hamaiketako oparo bat dago barne, Apanizeko lepoan.

Garrantzitsua da Apanizeko kontrolaren eta Mendibelgo tontorraren arteko balizajeari arreta jartzea.

Hitzordua Mendibeko Herri Eskolan izango da, eta bertan jasoko dituzue ibilaldia prestatzeko beharrezko azalpen guztiak.

Izen-ematea eta irteera goizeko 06:30etik 09:00etara egingo dira, Mendibeko Herri Eskolan.

Sarien banaketa arratsalde erdian egingo da, Mendiben.

13:00etatik 16:00etara bazkaltzeko aukera izango da.
Prezioa: 13 euro.

Hergarai Bizi

Oso garrantzitsua!

Izena ematean eta helmugan adierazi behar duzue ZIRKUITUAko partaideak zaretela.