XXXI. BAZTANGO MENDI MARTXA

26/05/31 - 07:00 am

Elbete-Baztan

S.M. BAZTANGO MENDIGOIZALEAK

IBILBIDE MOTZA
ELBETE – ELBETE
Luzera: 24 km
Desnibela: 1.100 m

IBILBIDE LUZEA
ELBETE – ELBETE
Luzera: 31,5 km
Desnibela: 1.500 m

Irteera ordua: 7:00 – 7:30etan

IZEN-EMATEA

Online: www.mendizmendi.com
Adi! Egun berean ez dira onartuko izen-ematerik.

PREZIOA

12,00 euro (federatuak 10 euro)

ARAUTEGIA

Izena emateko ordain saria: 12 € (federatuak 10 €). Federatu-txartela erakutsi beharko da nahitaez.

Irteera baino lehen, parte-hartzaile bakoitzak kontrol-postu bakoitzean aurkeztu beharko duen txartela jasoko du.

Irteera 7:00etatik 7:30etara burutuko da.

Kontrol-postu bakoitza txarteletan agertzen den gutxieneko ordutegian irekiko da. Kontrola irekia ez badago, ez da txartela sinatuko eta ezingo da jan-edana bermatu.

Ez da inolako sailkapenik egonen.

Ibilbidean zehar osasun-postuak izanen dira.

BAZTANGO MENDIGOIZALEAK taldea ez da ibilaldi honetan edo haren ondorioz gerta daitezkeen istripu edo eritasunen erantzulea izanen. Parte-hartzaileek ez dute kalte-ordainik eskatzeko inolako eskubiderik.

Federatu gabeko pertsonek antolakuntzak kontratatutako aseguru bat izango dute.

Ezinbestekoa izanen balitz, antolatzaileek ibilaldia eteteko eskubidea erreserbatzen dute.

Antolakuntzak arau hauetan biltzen ez den edozein aferaren inguruan erabakiko du.