EMFko presidenteen atala osatu dugu Ángel Zala Llagunoren irudiarekin

Urte askoren ondoren, azkenean “aurpegia” jar diezaiokegu Ángel Zala Llagunori, 1969 eta 1971 bitartean Federazioko presidente izan zenari. Bere irudia gure zerrendetan agertu gabe zegoen garai hartako testuinguru zailagatik: Andeetako ikurrinaren krisiak eta Pyrenaica aldizkariaren behin-behineko desagertzeak zaildu egin zuten artxibo grafikoen kontserbazioa.

Iñaki García Uribe, Jesús de la Fuente eta Txema Praderaren ikerketa-lanari esker, bere argazki bat berreskuratu dugu, gure presidenteen memoria grafikoa osatzeko aukera emanez. Eskerrik asko!

Similar Posts