ARAUDIA 2025: .KARRANTZA HARANA 20. IBILALDIA
1. Karrantza Harana 20. mendi ibilaldia 2025ko maitzaren 17ean egingo da. EUSKAL MENDI FEDERAZIOAREN iraupen luzeko ibilaldien zirkuituan dago, helburua gure haraneko bazterrak ezagutaraztea eta mendizaletasuna sustatzea delarik.
2. Proben ezaugarriak eta ordutegiak:
a) Ibilaldi luzea.- 42 Km eta aldapaz gorako bidea 2.580 m. Irteera eta helmuga CONCHA AUZOAN izango dira. Proba 7:30etan hasiko da eta izena emateko orriak 6:30etatik aurrera jasoko dira. Proba amaitzeko denbora 10 ordukoa da, antolatzaileek gutxieneko eta gehieneko denborak zehaztuko dituzte kontrolguneetatik pasatzeko.
b) Ibilaldi ertaina.- 29Km eta aldapaz gorako bidea 1.750 m. Irteera 8:30etan Concha auzotik.
Izena emateko orriak 7:30etatik aurrera jasoko dira.
c) Ibilaldi motza: 23 bat (gutxi gorabehera) kilometroko ibilaldia; aldapaz gorako bidea, 700 m. Irteera 9:30etan.
Izena emateko orriak 8:30etatik aurrera jasoko dira.
d) Ibilaldi familiarra (senda): 12 bat (gutxi gorabehera) kilometroko ibilaldia; aldapaz gorako bidea, 350 m. Irteera 9:30etan.
Izena emateko orriak 8:30etatik aurrera jasoko dira.
Hornidura guneak ezarriko dira bidean zehar eta probak amaitzean ere jan-edana izango dute ibiltari eta korrikalariek.
3.Izen-ematea eta prezioa
a) Izen-ematea.– Karrantza Harana Mendi taldearen banku kontuan dirua sartuz (LABORAL KUTXA ES2630350420154201000492) NORBERAREN izen-abizenak adieraziz. Ordaindu eta gero, www.zirkuitua.com orrian inprimakia bete. Era berean, inskripzioa kreditu txatela bidez egin ahal da.
Posta elektronikoz bidaltzeko aukerarik izan ezean, 690051200 telefonora deitu ahal da inskripzio datuak emateko (deitzeko ordutegia: astearte, asteazken eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara). Aldez aurretiko inskripzioa egiteko azken eguna: 2025ko maiatzaren 15an.
Ibilaldian parte hartuko duten ibiltarien azken zerrenda maiatzaren 17an argitaratuko da.
Ibilaldiaren egunean ere izena emateko aukera dago, abiapuntuan bertan, goian adierazitako orduan, PLAZA LIBREAK BADAUDE.
b) Kuotak
Aldez aurretiko inskripzioa: federatuak 16€, federatu gabeak 18€
Ibilaldiaren egunean bertan: 20€.
c) Izena eman duten lehen 500ek probaren oroigarri bat jasoko dute. Aurtengo kamiseta oroigarria da. Tamaina izena emateko dagokion laukian adierazi beharko da, eta probaren egunerako eskatutakoa izaten saiatuko gara (stockik ez badago, une horretan daudenak adieraziko dira jasotzerakoan).
4. Antolatzaileek behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute baldintza metereologiko okerrengatik nahiz bestelako gertakizunengatik.
¿CÓMO MIDO LA CAMISETA?
PECHO (A): Mide en línea recta de la parte delantera del pecho por debajo de las axilas.
ALTURA (B): Mide desde el hombro hasta la cadera en línea recta.

S
M
L
XL
61cm
63cm
65cm
67cm
44cm
46cm
48cm
50cm
XS
S
M
L
XL
XXL
60cm
63cm
66cm
70cm
72cm
76cm
44cm
46cm
50cm
54cm
56cm
60cm
4-6
8-10
12-14
50cm
53cm
57cm
38cm
40cm
43cm

