Pasaden asteburu honetan Euskal Mendizale Federazioak (EMF-FVM) sei korrikalari deitu ditu Cote d´Azurreko Skyrace Du Mercantour lasterketan parte hartzeko: Ibai Cebrian (23 urte azpiko kategoria), Anartz Artola, Oier Zubeldia, Larraitz Etxebeste, Ainhoa Intxausti eta Asier Azkarate.
Jardunaldi zaila eta gogorra izan zen gure korrikalarientzat. Ainhoa Itxaustik 10. postua lortu zuen, hasieratik indarrak gordez eta lasterkari asko aurreratzen jaitsieran.
Ibai Cebrian, 23 urte azpiko kategorian 4. sailkatua eta sailkapen orokorran 25. sailkatua, asko sufritu arren emaitza ona lortu zuen. Gainera, nabarmentzekoa da Asier Azkarateren papera, helburua eta estrategia lehen minututik buruan, 13. postu oso duina lortu baitzuen. Era berean, Oier Zubeldiaren kasuan, oso erregularra izan zen lasterketa osoan zehar eta 16. amaitu zuen.
Bestalde, Anartz Artolak eta Larraitz Etxebestek ez zuten lasterketa espero bezala egitea lortu, arrazoi desberdinengatik. Hala ere, amaitu ahal izan zuten, eta 22. Eta 19. Postuetan helmugaratu ziren, hurrenez hurren.
Skyrace Du Mercantour
Ultra Trail Cote d´Azur Mercantouren 10edizioak 6 distantzia desberdin ditu, 3.500 korrikalari inguru biltzen dituztenak. Itsal Alpeetako Departamentuan egiten den proba da, Parque Nacional du Mercantourren. Neguko klima gorabehera eta gailurretan 4 graduko tenperaturaz, korrikalariek 2.660 metroko altuera hartu zuten; la Colmiane gailurreraino igoera gogor batekin hasita, eta helmugarainoko jaitsiera luze batekin amaituta.
Alain Santamaría korrikalari espainiarrak eta Ariadna Fenes Andorrako korrikalaria irabazi zuten. Alde batetik, Santamaría helmugaraino 2 ordu eta 38 minututan iritsiz erritmo bizi ezartzeko gai izan zen, ibilbidearen aurreko errekorra hautsiz. Eta, beste aldetik, Ariadna Fenesek ibilbideko errekorra hautsi zuen 3 ordu eta 13 minutuko denborarekin, sekulako emanaldia eginez.