2024/03/23an denboraldi honetako ipar martxako lehen proba egingo da. Azagran izango da hain zuzen, eta Espainiako Kopa osatzen duten lehen proba izango da.

Proba honen emaitza erreferentzia izango da Euskal Selekzioa osatzeko bidean, Estatuko ipar martxako Selekzio Autonomikoen txapelketa oso gertu izango bai da, Almerian ospatuko bai da 2024/04/13an.

Azagrako lehiaketa baino 3 aste lehenago, martxoaren 3an, igandean, goizeko 9: 30tan, Euskal Selekzioaren kontzentrazioa egingo da Erandioko BHIn. Bertan, atletismo-pista, pilotaleku estalia eta aldagelak erabili ahal izango ditugu eta, gainera, Izaskun Bengoaren aholkularitza teknikoa izango dugu.

Esteka honetan ikus dezakezue Erandioko BHIren kokapena: https://maps.app.goo.gl/hfNe3EzGgFtSF4bL8

Similar Posts