Ostiral honetan, Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxean, Euskal Mendizale Federazioak eta Ganguren Mendizale Taldeak antolatutako Euskal Mendizaletasunaren XXVII. Gala ospatu da. Ainhoa Lendinezek eta Aitor Montesek aurkeztuta, 2023ko aintzatespenak saritzeko hitzordua Andra Mari Dantza Taldearen edo Maximo Moreno Abesbatzaren emanaldiek alaitu zuten.
Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak ireki zuen ekitaldia, eta aitortu zuen “ohorea” dela “Gala hau hemen egitea”. Hernandok azaldu zuenez, “Galdakaon mendia oso errotuta dago, bere nortasunaren parte bat baita” eta bereziki eskertu nahi izan zion Ganguren Mendi Taldeari “herria sortzen duten ezberdinen arteko sare komunitario hori ehuntzeagatik”.
Ganguren MTko sortzaileek bideo hunkigarri batean egin zuten beren hasieraren errepasoa, eta Zigor Egia EMFko presidenteak hartu zuen hitza. Bere gaztaroko pasadizo batzuk eta antolatzaileekin izandako harremana aipatu zituen, eta hasieran zituzten baliabide handiak gogoratu zituen, bai eta, neurri batean, bere eskiatzeko zaletasuna Ganguren MTn zuten materialari esker nola hasi zen ere.
Egiak EMFren 100 urteen ospakizuna azpimarratu nahi izan zuen: “100 urte beteko ditugu, Elgetan jaio giñen 1924an, Federacion Vasco Navarra de Alpinismo izenarekin eta elkarrekin jarraituko dogu. Aurten, gure lehiaketak vasco navarrak izan dira, Hego Euskal Herrikoak, alegia. Besaide eta Erdigune egunak gure egutegian sendotu egin dira. Gure aldizkarian Nafartarrak bere lekua daukate. Mendeurrena, noski, elkarrekin ospatuko dugu eta datorren urterako EMMOA-ren eta bi federazioen lanari esker, Euskal Mendizaletasunaren museoa Tolosan izango dugu. Azkenik, ezin dugu ahaztu behar EUSKAL HERRIKO MENDI BILTZARRA errealitate bat dela.”
EMFko presidentearen hitzek sari-banaketari bide eman zioten eta hauek 2022ko Pyrenaica Lehiaketekin hasi ziren.
PYRENAICAKO XXXX. MENDI ARGAZKIEN LEHIAKETA / XXXX CONCURSO DE FOTOGRAFÍA PYRENAICA
- Lehen Saria / Primer Premio: Amanecer en las Torres del Paine. Pablo Ruiz García.
- Bigarren Saria / Segundo Premio: Biafo, zona baja del glaciar. Juan José López Azurmendi.
- Hirugarren Saria / Tercer Premio: Vignemaleko handitasunean txiki. Iñigo Santxo.
PYRENAICAKO XXXIX. MENDI ARTIKULUEN LEHIAKETA / XXXIX CONCURSO DE ARTÍCULOS PYRENAICA
- Lehen Saria / Primer Premio: Vascos frente al invierno. Antxon Iturriza.
- Bigarren Saria / Segundo Premio: Dorje Lakpa bide berri batetik. Mikel Inoriza, Iker Madoz eta Mikel Zabalza.
- Hirugarren Saria / Tercer Premio: Cascadas de hielo en los Ecrins. Sergio Marco.
PYRENAICA BLOGAREN VII. SARIA / VII CONCURSO DEL BLOG DE PYRENAICA
- Bisita gehien izan dituen sarrera / Entrada con mayor número de visitas: La Senda de los Frailes. El bosque encantado de Egileor, Araba. Esther Merino
- Sarrera gehien izan dituen kolaboratzailea / Colaborador-a con mayor número de entradas: Mikel Arrizabalaga
EMFren sari-banaketarekin hasi aurretik, antolatzaileek Olga Santxo Bizkaiko Mendi Federazioko langilearen leialtasuna eta dedikazioa aitortu nahi izan zuten omenaldi hunkigarri batean, José Félix Fernandez Bizkaiko Mendi Federazioko presidentearen eskutik jasotako sari batean.
Hortik aurrera, EMF 2023ko saridunen desfilea hasi zen.
1.- PREMIO LOLI LOPEZ GOÑI A LAS MUJERES MONTAÑERAS / LOLI LOPEZ GOÑI SARIA EMAKUME MENDIZALEEI.
RUTH DE LA HERA
2.- PREMIO AMIGOS DEL MONTAÑISMO VASCO / EUSKAL MENDIZALETASUNAREN ADISKIDEAK.
UNIDAD DE VIGILANCIA Y RESCATE DE LA ERTZAINTZA/ERTZAINTZAREN ZAINTZA ETA ERRESKATE TALDEA
3.- PREMIO A LA TRAYECTORIA / IBILBIDE SARIA.
ASOCIACIÓN AMIGOS DE LA RED COMETE / LES AMIS DU RESEAU COMETE / COMETE SAREAREN LAGUNAK ELKARTEA
4.- PREMIO ANTXON BANDRÉS A LA MÁS INTERESANTE ACTIVIDAD / ANTXON BANDRES SARIA JARDUERA ONENARI.
AINHIZE BELAR
5.- PREMIO ANDRÉS ESPINOSA EUSKAL MENDIZALE 2023 / ANDRES ESPINOSA EUSKAL MENDIZALE 2023 SARI
ALEX TXIKON
Azken sari horren ondoren, Ghulam Murtaza xerpa pakistandarra igo zen agertokira. Broad Peakeko igoeran utzi zuten bezeroek, eta izozte larriak jasan zituen hainbat behatzetan. Alex Txikoni esker, Murtaza Gurutzetako ospitalean artatu dute eta, ondoren, Madrilen operatu dute. Mendizaletasunaren bi aldeak: norberekoikeria eta elkartasuna.
Saridun guztien familia-argazkiak amaiera eman zion Galari, eta EMFren mendeurrenaren ospakizunean jarri zuen arreta.
📷