Uztailaren lehen hamabostaldian, EMFko teknifikazio taldeak, Juan Vallejok zuzenduta, espedizio bidai bat egin du teknifikazio taldearen ibilbidea amaitzeko. Horretarako, Georgiako Kaukasora joan dira, Mazariko eremura, hain zuzen ere, non Ushba 4.700 metroko mendia beste mendietatik nabaritu egiten den.

Irteera honen helburu nagusia espedizio zikloari amaiera ematea zen. Juan Vallejo eta Iñali Garai teknikariekin batera, Xabi Gomez, Inazio Dulanto, Mikel Txintxurreta eta Xabi Ondaro ere bertaratu ziren.

Lehenengo astean, eguraldi oneko leiho txiki bat aprobetxatuz, Ushba mendiaren iparraldeko ertza egiten saiatu ziren. Ibilbide korapilatsuegia ez ezik, malda inklinatuen gaineko trebetasuna eta lurraren kudeaketa ona ere eskatzen ditu. Gainera, hedapen fisiko handia behar da, eta, horregatik, 1.000 metro baino gehiagoko bi hurbiltze jardunaldi egin ziren. Ertzaren eta elurraren baldintzak ez ziren egokiak, eta gailurretik 100 metrora geratu behar izan genuen.

Hurrengo astean Gabriel Khergiani ibilbidea egitea erabaki zuten, Ushba gailurraren hegoaldeko isurialdean. Ekaitzak ez ziren etentzen, beraz, materiala Ushba hegoaldeko baseraino eramaten saitu eta metereologia aldatu arte itxaron ondoren, dena jaso behar izan genuen, bigarren saio bat egiteko aukerarik gabe.

Taldea pozik itzuli da etxera, gailurrik egin ezin izan bazuen ere.

Irteera honekin, EMFko taldeak amaitutzak jotzen du talde honen prestakuntza eta hobekuntza zikloa, orokorrean hiru urte hauetako jardueren hasieran ezarritako helburuak lortu direla kontuan hartuta. “Taldekide guztiek, ziurrenik, maila desberdinean ikasi eta bereganatu dituzte gaitasun berriak alpetar eremuan, eta horrek, zalantzarik gabe, une honetatik aurrera modu pertsonalean lagunduko die”, gaineratu du Juan Vallejok.

Similar Posts