Pasa den asteburuan teknifikazio taldearen beste kontzentrazio bat izan zen. Hitzordua Ordesako Parke Nazionalean izan zen eta gaua Bujarueloko aterpean igaro zuten.

Gure teknikari Juan Vallejorekin batera MIkel Txintxurreta, Xabi Ondaro, Jon Etxarri eta Inazio Dulanto izan ziren espedizio honetan.

Irteera honen helburu nagusia horma handietako eskaladaren alderdiak lantzen jarraitzea zen

Lehenengo egunean, inguruko klasiko handienetako bat eskalatu genuen:  Ravier al Tozal de Mallo bidea. Bigarren egunean, euriak haranera igotzea eragotzi zigun; beraz, Anso haranera joan ginen Biba Fidel eta Karmele ibilbideak eskalatzera.

📷

Similar Posts