XLII. EMFko Mendizale Beteranoen Ibilaldia

24/10/20

09:00 h.

Getxo

Etorkizuna Mendi Taldeakk atsegin handiz gonbidatzen

zaituzte EMF/FVMren Beteranoen Ibilaldiaren 42 ediziora.

Ibilbidea Algortako Biotz Alai Plazan hasi eta bukatuko da.

Bertan, proba amaitzean, hamaiketako egingo da eta parte-hartzaile guztiak gonbidatuta daude.

Datu praktikoak
Ibilbide zirkularra. Distantzia: 19,72 km.
Desnibela: 483 m.
Denbora estimatua: 4 h.
Larrialdietarako telefonoa: 606 637 128

Metroaren geltokia, Algortako irteera, 3 minutura
Algortako Portu Zaharreko aparkalekua, 10 minutura (doan)Izen-emateak baieztatzeko mahaia irekitzea, informazio-liburuxka ematea, oparia eta hamaiketakorako tiketa, 08:30ean.

 

Araudia

1.- 40 urtetik gorako mendizale guztiek parte har dezakete, federatuak izan edo ez.

2.- Izen-emateak EMF/FVM webgunearen bidez egin daitezke 2024ko urriaren 17ra arte (osteguna).

3.- Martxa 9:00etan hasiko da Algortako Biotz Alai plazan; bukaera toki berean izango da. Behin ibilaldia amaituta hamaiketakoa izango dugu.

4.- ibilbidea behar bezala seinaleztatuta egongo da eta itxiera-ekipoa izango ditu.

5.- Etokizuna Mendi Taldeak ez du bere gain hartuko martxan zehar edo horren ondorioz sor daitezkeen istripu eta gaixotasunen erantzukizuna. Bestalde, lapurreten, galeren eta horrelako gertaeren erantzukizunik ere ez du bere gain hartuko.

6.- Antolakuntzak ibilbide alternatiboa aukera dezake, edo, martxa hasitakoan, ekimena bertan behera utzi, baldintza klimatologikoek edo beste arrazoi larriek hala gomendatzen badute.

7.- Izena ematean eta parte hartzean, erregelamendua onartutzat jotzen da.

8.- Bertan aurreikusten ez den guztia antolatzaileek ebatziko dute, eta martxarekin zerikusirik ez duen edozein arazotik edo irregulartasunetik salbuetsita egongo dira.

Powered by Wikiloc

 

2024 - Marcha de Veteranxs EMF ko Beteranoen Ibilaldia (Getxo)

Zerrendan agertzen ez bada, jarri iruzkinak laukitxoan, mesedez / Si no aparece en el listado, por favor ponlo en el apartado comentarios
Price: 3,00 €