Zabalik dago 2024ko eskolarteko Euskadiko orientazio selekzioan parte hartzeko izen emateko epea

24/02/18

h.

Zabalik dago 2024ko eskolarteko Euskadiko orientazio selekzioan parte hartzeko izen emateko epea

Euskadiko, infantil, kadete eta jubenil (18 urtetik beherakoak) mailako orientazio kirolariei zuzendutako deialdia da. Bertan parte hartzen duten neska-mutilek 2024ko Espainiako Selekzio Autonomikoen orientazio Txapelketan (CESA) parte hartu ahal izango dute, 2024ko ekainaren 28tik 30era bitartean. 

Urtero bezala, kategoria bakoitzeko 4 neskek eta 4 mutilek izango dute Euskadiko selekzioa txapelketa hauetan ordezkatzeko aukera. Horretarako, hautaketa irizpideak eta sailkatze probak zehaztu dira jada eta atxikitako boletinean kontsulta daitezke.

Euskadiko neska-mutilek orientazio kirola ezagutu eta  gozatu, inguru berriak ikusi eta lagun arteko giro paregabeaz gozatzeko aukera bikaina da. Animatu!

Parte hartu nahi baduzu, bete hurrengo FORMULARIOA