1. KONTZEPTU OROKORRAK

  • Erabilera irizpideak
    .- Kontuan hartu behar dira horiek erabiltzen dituenak osasun arloan dituen ezagutzak
               “Erabili soilik nola erabili dakizun hori"
               Hau da, eraman soilik erabiltzen dakizuna
    .- Ahalik eta txikiena eta arinena.
    .- Erraz inprobisa ezin daitekeen materiala (adibidez, artaziak…)
  • Sendagaiak:
    .- benetan erabilgarriak eta eraginkorrak direnak
    .- segurtasun maila terapeutiko egokia dutenak (dosiarekin nahastuz gero ere arriskurik ez dakartenak)
    .- forma galeniko egonkorrekoak (hautsak, pilulak)
    .- narkotikoak ez direnak (logura edo nerbio-sistema erlaxatzea bultzatzen ez dutenak)
  • Txertatu erabilera-jarraibideak argi eta xehetasun osoz

2. NAZIOARTEKO BIDAIETAN KONTUAN HARTU BEHARREKOAK

  • Aldez haurretik
    .- Aseguru medikoaren estaldura zabala
    .- Txertoak (kanpoko osasun ministerioa) (Hepatitis A; Hepatitis B?) Galdetu
    .- Eremu geografikoaren azterketa egin (lurra, altitudea, aukeratutako sasoiko klima…)
    .- Kideak: trebetasunak, forma fisikoa, egonkortasun psikologikoa
    .- Lehen laguntzarako prestakuntza (aire-bideak mantentzea, hemorragiak kontrolatzea, shockaren tratamendua, analgesia eta biktimak eramatea)
    .- Hortz-haginen aurretiazko azterketa
  • Lurraren gainean
    .- Arazo medikokirurgikoak konpontzea
    .- Espedizioan arriskuak saihestea
    .- Uraren eta elikagaien higienea
    .- Arazo bereziak (asma, diabetesa, hipertentsio arteriala…)
    .- Tokiko baliabide medikoak. Gertueneko ospitaleak eta osasun-zentroak.
    .- Lesionatuak ebakuatzeko Larrialdiko Plana

3. BOTINAREN OSAGAIAK

Zer sar dezakegu?

OINARRIZKOA

  • SENDAKETARAKO MATERIALA, IMMOBILIZAZIOA, ASKOTARIKOAK
    • Termometroa (digitala ez da apurtuko)
    • Ezpainetako eta eguzkitarako babesgarria
    • Eskularruak
    • Xaboi-pastilla (10 ml-ko suero fisiologikoa)
    • Betadine edo Clorhexidina (gardena)          Desinfektatzailea         
    • Gazak 20x20 (4) eta gazazko konpresak 50x50 (1-2)
    • Ehunezko esparatrapua
    • Tiritak eta aposituak, Compeed motako hidrogelezko aposituak
    • Steri Strips, 6 mm-koak
    • Alkohola, paper-zatietan edo flasko hermetikoan
    • Kotoi-zotzak
    • Gazazko 2 benda, 5 cm x 10 m neurrikoak               (Hemorragia-buxadura)
    • Krepezko benda, 10 cm x 10 m neurrikoa          (immobilizazioa, konpresioa)
    • Bisturiak eta orratz hipodermiko esterilak (gorputz arrotzak ateratzeko, babak husteko…)
    • Artaziak eta matxardak
    • Fular motako zapi triangeluarra (beso-euskarrietarako, bururako…)
    • Kateorratzak
    • Zinta amerikarra
    • Salbamendurako edo biziraupenerako bi manta
  • BOTIKAK (bakartutako ingurune batera egun batzuetarako goazenean):

  • Kontuan hartzekoa: legez, medikuek soilik gomenda dezakete botikak hartzea; ez da gomendatzen hirugarren batzuei sendagaiak ematea, eta are gutxiago haien arduradun bagara (gidariak, begiraleak...). Aukera bat litzateke botika-kutxan izatea, eta pertsonak berak hartzea, kontsumoaren ardura bere gain hartuta.

    Bakoitzaren medikazioa: maiz erabiltzen diren sendagaiak, buruko minerako, bihotzerrerako…
    Parazetamol pilulak (500 mg eta 1 g): Mina, sukarra
    Aspirina 500 mg. : Mina, sukarra, antiinflamatorioa, antiagregatzailea
    Ibuprofeno 400-600 mg: Antiiflamatorioa
    Dihidrokodeina 25 mg, askapen atzeratuko pilulak  : Eztula
    Sudur-deskongestionatzailea, tantak, plastikozko potean (Utabon): katarroa
    Tableta txikiak miazkatzeko  (Hibitane, Lizipaina): Faringitisa
    Loperamida pilulak : Beherakoa
    Biodramina: Gorakoak, bidaia
    Ranitidina 300 mg. edo Almax: Antiazidoa
    Sueroral: Ahozko errehidratazioa
    Begirako kolirio analgesikoa (Bilina, Vispring, Visadron…)
     

    Beste batzuk:

    Erabiltzen dakigunaren eta gure beharren arabera
    Nolotil, Tramadol… analgesiko gogorragoak
    Ahozko antihistaminikoak (Cetirizina, Ebastel…)
    Antihemorroidala (Synalar Rectal, adibidez)
    Espektro zabaleko antibiotikoa
    Kolirio antibiotikoa

OSOAGOA

Zorro hermetikoetan banatuta:

  • SENDAKETARAKO MATERIALA

          Kotoizko gazak, ontzi esterilean

          Serum fisiologikoa (zauriak, begiak eta abar garbitzeko erabiltzen da)

          Ur oxigenatua

          Alkohola (materiala desinfektatzeko)

          Betadine edo Clorhexidina (Cristalmina)

          Erabili eta botatzeko eskularruak

          Apositu esterilak

          Kotoi-zotzak

          Gantzezko tula (Linitul) (higaduretan, erreduretan eta abarretan gazak itsastea saihesten du)

          Tiritak. Steri Strps (jostura itsaskorrak). Zaurientzako kola…

          Hidrogelezko apositua (Compeed) (babetarako, urratuetarako...)

          Ehunezko esparatrapua, 5 cm-koa eta 2,5 cm-koa

          Paperezko esparatrapua, 5 cm-koa eta 2,5 cm-koa

          Orratz hipodermiko esterilak (kono laranja)

          Artaziak eta matxardak

          Gazazko benda, 10-15 cm-koa (hemorragietarako…)

 

  • IMMOBILIZAZIOA

          Krepe motako benda elastikoa, 10 cm x 10 m neurrikoa

          Krepe motako benda elastikoa, 5 cm x 4 m neurrikoa

          Benda elastiko itsaskorra, Tensoplast edo Elastoplast motakoa

          Tapezko benda, 5 cm-koa

          Benda edo zapi triangeluarra (izara batekin egin dezakezue)

          Zinta itsaskor gogorra, enbalatzeko erabiltzen denaren antzekoa

          Aluminizatutako mantak

          Kateorratzak

 

  • BOTIKAK

          Analgesikoak

                    Parazetamol 500 mg, 650 mg, 1 g, pilulak edo zorrotxoak

                    Ibruprofeno 400 mg, 600 mg, pilulak edo zorrotxoak

                    Naproxeno, Dexketoprofeno, Piroxicam… (Antalgin 550 mg, Enantyum, Feldene Flash)

                    Aspirina 500 mg (gainera, antiagregatzailea)

                    Metamizol magnesikoa (Nolotil)

          Antiazidoak

                    Almax Forte, Omeprazol, Ranitidina…

          Beherakoaren aurkakoak

                    Loperamida 2 mg (Fortesec) edo Tiorfan 100 mg

          Antihistaminikoak

                    Cetirizina 10 mg (Zyrtec), Clorfeniramina 4 mg, Ebastel …

          Antibiotikoak

Augmentine 875/125 (espektro zabala, arnasbideetako infekzioak, gernukoak…)

                    Ciprofloxacino (Augmentineren ordez edo osagarri gisa)

                    Eritromicina (Augmentineren ordez edo osagarri gisa)

                    Metronidazol (parasito-infekzioak)

                    Cloxacilina (azaleko infekzioak)

          Antihemorroidala

                    Synalar Rectal

          Begietarako kolirioak edo pomadak

                    Anestesikoa (Colircusi anestesikoa)

                    Analgesikoa, lasaigarria (Vispring, Visadron, …)

                    Antibiotikoa (Colirrcusigentadexa, Tobrex begietako pomada)

Otitiserako, hobe aho bidez hartzeko Ibuprofeno pilulak. Ziur bagaude kanpo aldekoa dela, Otosporin

Eztarrirako

          Bucometasona

 

  • ASKOTARIKOAK

 

          Silvederma edo Flammazine erreduretarako

          Kortikoide topikoa (Suniderma, Hidrocortisona % 0,1…) dermatitiserako, ziztadetarako

          Antifungikoa atleta-oinarako (Mycospor)

Edemox mendiko gaitzaren prebentziorako (aurretik probatu behar da) 250 mg/12 h

Dexametasona mendiko gaitza tratatzeko (8 mg eta gero 4 mg/4 h, 3 dosi, gehienez 2 egunetan)

          Nifedipino 20 mg/6 h 2 egunetan (biriketako edema)

          Oxigenoa!

          Codeisan 30 mg? (eztula eta mina)

          Utabon (kongestiorako sudurreko tantak)

          Biodramina

          Sueroral

          Arnika olioa, masajeak emateko eta giharretako minetarako

          …