CRÓNICA

Erdella mendi taldeak antolatuta, Euskal Mendizaletasunaren XXIII. Galak kolore bizia izan du Arriola antzokian

Euskal Mendizale Federazioaren Gala Elorrion (Bizkaia), otsailak 15. Erakuslehio paregabea izan zuen urteroko Galak; askorentzat oinarrizko kanpaleku, beste askorentzat horma zorrotz edo mendi zeharkaldia egiteko leku paregabea bihurtu bait zen Arriola antzokia. Urtetik urtera berritzen doan ikuskizun paregabea izan zen aurtengoa ere Erdella Mendizale Taldeak antolatu zuena. Sokaren gainean, oreka mantenduz eman zion hasiera Xabier Amorrortu mendizaleak jaialdiari. Aurtengoan, bi mendizale handik izan zuten gala aurkezteko aukera; Zigor Iturrieta eta Ainhoa Lendinez mendi korrikalariak.

Ziztu batean pasatu zitzaizkien Arriola antzokia bete zuten 300 bat lagunei saioko bi orduak. Dantza, musika, antzerkia, dokumentala, bertsolaria, aurkezleen gertutasuna, dena izan zen gozagarri. Eta sariak. Pyrenaica aldizkariarenak eta Euskal Mendi Federazioarenak, izan ziren ekitaldiko protagonista nagusiak. Azpimarratzekoa saritu ia guztiak bertan egon izana. Haien artean, denetik: kirolari handiak, Oihana Azkorbebeitia, Beñat Katarain, Joseba Larrañaga, Ekaitz Maiz… Kolaboratzaileak, Mikel Arrizabalaga, Javier Pascual, Trini Grases, Oscar Elorza… Klub eredugarriak, Pol-Pol M.T, Juventus, Zortzietakoak… 

Agintari ordezkaritza ere oparoa izan zen Elorrion: Idoia Buruaga Elorrioko alkatea;  Jose Ramón Alonso eta Leire Salazar Euskal Mendi Federazioko presidentea eta presidente ordea; Irati Anda Euskal Mendi Federazioko zuzendari-teknikoa, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Federazioetako presidenteak, Francisco Javier Calvo, Victor Manuel Vivar eta Koldo Sansinenea.

Amurrioko Trail mendi taldeak hartu du lekukoa 2020koa antolatzeko. 

CRÓNICA: Unai Ugartemendia

Fotógrafo: Ekaitz Anda


DOCUMENTACIÓN

Noticias Relacionadas

XXIV GALA DEL MONTAÑISMO VASCO

XXIV GALA DEL MONTAÑISMO VASCO

14 de febrero de 2020 - Organizada por el club Amurrio Trail
XXIII GALA DEL MONTAÑISMO VASCO

XXIII GALA DEL MONTAÑISMO VASCO

15 de febrero de 2019 - Club de montaña ERDELLA (Elorrio) - Se amplía el plazo para apuntarse a la cena. Fecha tope: lunes 11 de febrero a las 12:00