Iraupen luzeko ibilaldiak: gehieneko eta gutxieneko denbora-tarte batzuen barnean egin beharreko ibilaldiak dira, irteerako eta helmugako puntuen artean pasoko kontrolak dituztenak, aurrez iragarri edota seinaleztatutako ibilbide batean, betiere. Bere egutegia eta bere izen berezia (ZIRKUITUA, www.zirkuitua.com) dituen modalitate hau Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Iparraldean egiten da.

Euskal Herriko ibilaldi horietan parte hartzen duten kideen erregulartasuna, ahalegina eta laguntasuna sustatzea du xede.

Urtero, finalisten zerrenda bat argitaratzen da, araudiarekin bat etorrita zirkuituko 8 ibilbide (lurralde bakoitzeko bat, eta egutegitik aukeratu beharreko beste hiru) egiten dituztenekin, eta beren diploma jasotzen dute; horrez gai, Shebe Peña saria ematen zaio ibiltariek beraiek aukeratzen dutenari.


Lotutako bideoak


Dokumentu interesgarriak