MENDIKO LASTERKETETAKO TEKNIFIKAZIO-DEIALDIA, GAZTEENTZAT.

Informazio orokorra

EMF-ko mendi lasterketen teknifikazio programak, deialdi irekia egiten du, 15 eta 20 urte (kadete, gazte eta junior mailak) bitarteko korrikalariei bideratuta. Deialdi hau federatuentzat eta federatu gabeentzat da

Olalde aterpean(Ubidea, Bizkaia), izango da

Bertan, 10-12km ko ibilbidean entreno txiki bat egingo da. Dutxatzeko aukera izango da. Ostean, hamarretakoa eta hitzaldi txiki bat egingo da, 2023 urtera begira teknifikazio programaren azalpenak jasotzeko.

Derrigorrezko materiala eraman beherko da, txanodun xira eta ura eramateko hontzi edo “soft-flask”a.

Derrigorrezkoa izango da izen ematea, eta aterpetxerainoko garraioa korrikalariaren ardura izango da. 

Data:  2022ko abenduaren 3an, larunbata

Lekua: Olalde Aterpetxea, Ubide, Bizkaia

Ordua: Goizeko 10:00ak

Amaitzeko gutxi gora..: 14:00 an

Izena eman dutenen zerrenda

Izen-Emate-Formularioa

Izen-ematearen itxiera: viernes, 2 de diciembre de 2022 a las 14:00h.

Politika hau EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN webgunearen lege-jakinarazpenaren zati da.
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK webgunearen zerbitzuen erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko ardura berezia jartzen du. Pribatutasun Politika (edo Datuak Babesteko Politika) honen bitartez, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK webgunean jasotzen diren datu pertsonalei zer erabilera ematen zaien jakinarazi nahi die https//:emf.eus/ webgunearen ERABILTZAILEEI, azken horiek, askatasunez eta beren borondatez, eskatutako informazio hori eman nahi duten erabaki dezaten.
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK beretzat gordetzen du politika hau aldatzeko ahalmena, legegintzako berrikuntzen, jurisprudentziako irizpideen, sektoreko praktiken edo erakundearen interesen arabera egokitzeko. Politikan egindako edozein aldaketa aurretiaz jakinaraziko da, edukia ezagutzeko aukera izan dezazun. 


ARDURADUNA

Datu pertsonalak tratatzeko arduraduna:
EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA
Helbide soziala: Amadeo Garcia de Salazar plaza 2, 2.1, 01007 Gasteiz, Araba.
Telefonoa: (+34) 945 12 43 35  eta e-posta: vitoria@emf.eus


TRATAMENDUAREN XEDEA

Erabiltzaileen eskura jarritako inprimakiak, EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAREN jabetzakoak, erabiliz edo erabiltzaileak posta elektroniko bat bidaliz jasotzen eta tratatzen diren datu pertsonalak xede hauetarako zuzenduko dira: kasu zehatzaren arabera, informazio-eskaerei, zalantzei, kexuei, zorion-agurrei edo argitalpenei egindako iradokizunei nahiz EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK emandako, eskainitako, babestutako edo lagundutako edozein zerbitzu, jarduera edo ekitaldiri erantzuteko eta beroriek kudeatzeko, bai eta erabiltzaileen iritzia ezagutzeko, eta, horrez gain, curriculumak jaso eta enplegu-eskaerak kudeatzeko, hala, interesdunarekin harremanetan jarri ahal izateko eta hautaketa-prozesua egin ahal izateko.


GORDETZEKO EPEA

Emandako datu pertsonalak lege-betebeharrak betetzeko beharrezkoa den epean gordeko dira, edo interesdunak ezabatzeko eskatu arte, horretarako legitimatuta badago.


LEGITIMATZEA

EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA datu pertsonalak tratatzeko legitimatuta dago, interesdunak berariazko xede baterako edo gehiagorako emandako baimenean oinarrituta, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorreko 6.1. a) artikuluak jasotzen duenaren arabera.


DATUEN ZEHAZTASUNA

Bestalde, gure fitxategi informatikoetako edo paperean jasotako datuak eguneratuta izateko ahalegina egingo dugu, errealitatearekin bat etor daitezen. Beraz, erabiltzaileak zuzenean egingo ditu aldaketak, horretarako baimena badu, edo EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAN dagokion arloari edo sailari modu fede-emailean jakinaraziz.


HARTZAILEAK

Datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei lagako edo jakinaraziko, legeak aurreikusitako egoeretan adierazitako xedeak garatzeko, kontrolatzeko eta betetzeko izan ezik.


ERABILTZAILEEN ESKUBIDEAK

Hala ere, datu pertsonalen interesdunak dagozkion eskubideak gauzatu ahal izango ditu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat etorriz. Honako hauek dira:

  • Interesdunari buruzko datu pertsonalak eskuratzeko eskatzeko eskubidea.
  • Datuak zuzentzeko edo ezabatzeko eskatzeko eskubidea.
  • Datuen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea.
  • Tratamenduari aurka egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.

 

Eskubide horiek gauzatzeko, interesdunak eskabidea eta NANaren fotokopia bat aurkeztu behar ditu; eskabidean, eskubide horietatik zein gauzatu nahi duen zehaztuko du, eta helbide honetara igorriko du: EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOA, helbide soziala xede honetarako: Amadeo Garcia de Salazar 2, 2.a, 01007 Gasteiz, Araba.
Datu pertsonalak babesteko zure eskubidea urratu dela uste baduzu, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean (www.agpd.es).


SEGURTASUN-NEURRIAK

Azkenik, jakinarazten da EUSKAL MENDIZALE FEDERAZIOAK legeak eskatutako neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak hartuko dituela bere informazio-sisteman, bildutako datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko eta, horrela, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko; kontuan hartuko dira, halaber, teknikaren egoera, aplikazioaren kostuak eta tratamenduaren nolakotasuna, irismena, testuingurua eta helburuak, bai eta tratamendu bakoitzarekin lotutako askotariko probabilitate eta larritasun-mailako arriskuak ere.

Pribatutasun Politika honi buruzko galderaren bat baldin baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin, honako helbide honetara mezu bat bidaliz: info@emf.eus

 

 




Ekitaldiko Kartela