BABIO IGOERA

Informazio orokorra


BABIO IGOERA BABIO NON STOPekin hasten da abenduaren 23an arratsaldeko 18: 00etan Juan de Urrutia plazatik. Plazatik eta ORDU GUZTIAK PUNTUAN, Babio mendirantz lagundu nahi diguzuen guztiekin aterako gara, eta han, hornidura goxo batekin itxarongo digute; ondoren, plazara itzuliko gara, zuzeneko emanaldiak izango ditugu, hornidura, eta abar. Bertan, zorrotz jokatuko dugu ANTI COVID-19 NEURRIAK ERRESPETATZEN. Erronka 16 orduz jarraian egotea izango da. Babio Non Stop delakorako izen-emateak Euskal Mendizale Federazioaren web orrian (www.emf.eus) izapidetuko dira eta prezioa 10 eurokoa da.
Itzulera osoak 10 km inguru ditu eta zailtasuna oso erraza da. Ez ahaztu frontalak.
Abentura polita guztiontzat, familientzat, lagunentzat, taldeentzat... eta kausa on batekin kolaboratuko dugu.

BILDUTAKO GUZTIA ELKARTEARI ZUZENDUTA EGONGO DA
Adela EUSKAL HERRIA (ADELA E.H.) Euskal Herriko Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkarteen Federazioa (ELA) da, eta Adela Araba, Adela Bizkaia eta Adela Gipuzkoa probintzia-elkarteek osatzen dute.
Informazio gehiago www.adelaeuskalherria.com webgunean.


Azken igoera hilaren 24an egingo dugu, goizeko 10etan, eta bertan Mendi Solidarioekin eta Ezina Ekinez Eginarekin batera babiora igoko gara. Bertan Olentzero izango dugu zain eta festa handi bat egingo dugu, ahal den neurrian. Behin bueltan, plazan, eta beti ANTI COVID-19 NEURRIAK ARDURATUTA, txistorrada eta txokolatada dastatuko ditugu.

Azken igoera honetarako, ez da izena eman beharko, hori bai, itsulapikoak izango ditugu ADELA EHri ekarpena egin eta elkartasuna adierazi ahal izateko.

ELA Berdeaz bustiko dugu dena.

Izena eman dutenen zerrenda



Ekitaldiko Kartela