EMF-ren XLII. MENDI ESKIKO ZEHARKALDIA 2020

Informazio orokorra

Osasun alerta dela eta bertan behera geratzen da.

EMFk antolatzen duen eski zeharkaldi herrikoiaren 42. edizioa Panticosako bainuetxearen inguruan izango da. ARNALES tontorrera igoko da (3002 m.), Saretas lepotik gurutzatu eta pondielloen lepotik itzuliz. Ibilbide ezberdina, oso ingurune ezagunean, inguruneko hiru milaka ahaztuetako batera igotzearekin.


 

EGITARAU

LARUNBATA, APIRILAK 4

  • 17:00 – 20:00 Ongietorria eta materialaren kontrola.

             Quinta Vista Aterpean, Pueyo de Jaca

  • 18:00 hitzaldia  Jon Apodaka eta Aitor Pinedoren eskutik.

           “Esquí de montaña, evaluación y mitigación  del riesgo de avalanchas de nieve  en un contexto de cambio climático
           El albergue Quinta Vista en el Pueyo de Jaca

IGANDEA, APIRILAK 5

  • 07:30 Nahitaezko materialaren kontrola.
  • 08:00 Irteera
  • 14:30
  • Herri-bazkaria Quinta Vista aterpean, Pueyo de Jacan.

Larunbatean, 17:00etatik 20:00etara bitartean, antolatzaileek harrera egingo diete parte-hartzaileei, materialaren kontrola egiteko. Ezinezkoa bada, probaren egunean bertan egingo da kontrola, proba hasi baino 30 minutu lehenago.

 

ARAUDIA

Mendiko Eskiko Zeharkaldi honetan, urte honetako federatu-lizentzia duten mendiko eskiatzaile guztiek parte hartu ahal izango dute. Proba-egunaren aurreko arratsaldean eta zeharkaldia hasi aurretik egiaztatuko da materiala, eta, parte-hartzaileren batek zehaztutako material guztia ez badu, ez zaio ofizialki parte hartzen utziko.

Ibilbidea behar bezala balizatuta egongo da. Kontrolak ezarriko dira, antolatzaileei beharrezkoak iruditzen zaizkien tokietan. Proba utzi behar izanez gero edota beste gorabeheraren bat gertatuz gero, ezinbestekoa izango da horren berri ematea aipatutako kontrol-puntu horietan. Kontrol guztiak antolatzaileekin komunikatuta egongo dira. Ibilbide osoan, partaide guztien atzetik joango da patruila bat. Antolatzaileek, kontrolen bidez, eskubidea izango dute zeharkaldiaren edozein puntutan parte-hartzaileei proba utz dezaten gomendatzeko.

Antolatzaileek eskubidea izango dute ibilbidea aldatzeko edota zeharkaldia bertan behera uzteko, eguraldiak edo elurraren egoerak horrela gomendatzen badute.

Federazioko kideen laguntza jasoko da une oro, osasun-euskarria botikinarekin kontrol batzuetan eta zeharbidearen amaieran. Parte-hartzaileren batek ARAUDI honetako punturen bat betetzen ez badu, zeharkalditik kanpo geldituko da, antolatzaileen erabakiz.

Meteorologia aldekoa eta baldintzak ez badira, beste ibilbide bat egingo da

Izena eman dutenen zerrenda



Ekitaldiko Kartela