MENDI ESKIKO EUSKAL HERRIKO BANAKAKO TXAPELKETA

Informazio orokorra

Urtero izaten den Bandres+Karolo eski-jaialdia, aurtengoan EMFren Banakako Txapelketa ere izan behar zuena, bertan behera utzi da, Nafarroako Pirinioetan elurrik ez dagoelako. B+K proba martxoaren 14 eta 15eko asteburura atzeratu bada ere, EMFren txapelketa ezin da atzeratu data horietara, egun horietan direlako, alde batetik, Estatuko txapelketak −Euskal Selekzioak parte hartuko du −, eta, bestetik, Pierra Menta lasterketa.

Erloju kontra egindako lanari eta Aragoiko Mendi Federazioekin izandako negoziazioei esker, hasieran egutegian zehaztu zen asteburu berean egin ahal izango da Banakako Txapelketa, baina beste toki batean: Panticosako Bainuetxean. Aldez aurretik, eskerrak eman nahi dizkiogu Club de Montaña Pirineos elkarteari, probaren arduradunari, jada beren esku duten logistika utzi baitigute, guk ere haien jaiarekin bat egin dezagun eta proban lehia gaitezen.

Hauek dira proba horretan izena emateko arauak:

1.- Izena antolatzailearen webgunean eman behar da nahitaez (https://www.travesiacmp.es/), eta, https://apuntame.click/evento/xxxviii-travesia-pirineos orrian datuak eman ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko da: 25 €, soilik igandeko banakako lehiaketan parte hartzeko, eta 40 €, larunbateko kronoan ere parte hartu nahi bada (larunbateko kronoa ez da EMFren Koparako puntuagarria, eta igandeko banakakoa, berriz, Txapelketan sartuko da, baina hau ere ez da puntuagarria EMFren Koparako).

2.- Horrez gain, ezinbestekoa da EMFren webgunean izena ematea (emf.eus) eta eskatzen diren datuak ematea; kasu honetan, ez da kuotarik ordainduko.

Garrantzitsua: ez da nahikoa soilik plataformetako batean izena ematea. Izena soilik antolatzailearen (CM Pirineos) webgunearen bidez emanez gero, proban parte hartu ahal izango du kirolariak, baina ez da lehiatuko EMFren Txapelketan; izena EMFren webgunean soilik ematen duenak, berriz, ezin izango du proban parte hartu ere.

Izena emateko azken eguna: ostirala, 2020-02-14, 12:00ak

Animatu guztiok, eta hartu parte.

Eskerrik asko, berriro ere, Club de Montaña Pirineos elkarteari. Ikusiko dugu elkar Panticosan otsailaren 15ean eta 16an, eta zain edukiko gaituzue martxoaren 15ean eta 16an, B+K proban.

Izena eman dutenen zerrenda



Ekitaldiko Kartela