BIDEZIDOR-KIROLAREN ESTATUKO XXVII. JARDUNALDIAK

Informazio orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2019ko urriaren 31tik azaroaren 3ra



Bidezidor-kirolaren barneko estatuko ekitaldi nagusiak dira BIDEZIDOR-KIROLAREN ESTATUKO JARDUNALDIAK..
27 urtez etenik gabe, JARDUNALDI horiek erreferentziazkoak izatera iritsi dira bidezidor-kirolaren esparruan.
Azken joerek, berrikuntzek eta ikerketek EKITALDI horiek dituzte sorleku, federazioaren eta administrazio publikoen lanaren mugarria ezarri baitute eta, gure federazioen eta bereziki Euskal Mendizale Federazioaren laguntzaz, bidezidor-kirolaren urratsak eta bilakabidea erakutsi baitituzte.
Oraingo honetan, berriro Euskadin bilduko gara, bidezidor-kirolaren esparruan datozen urteetan mugarri izango den lerro berri bat sustatzeko, hau da, honako binomio hau sustatzeko: BIDEZIDOR-KIROLA eta OSASUNA.

PROGRAMA

Osteguna, urriak 31 – Mendi Bideen Estatuko Batzordeari harrera (Batzordeko kideentzat soilik)
   
  Lekua: Gran Hotel Lakua. Vitoria-Gasteiz
  19:00 – Harrera, Gran Hotel Lakuan (Vitoria-Gasteiz)
   21:30 – Afaria
   
Ostirala, azaroak 1
   
Bidezidor Kirolari eta Osasunari buruzko Jardunaldi Teknikoa (jendearentzat irekita)
Lekua: Gran Hotel Lakua. Vitoria-Gasteiz
   
  8:30 – 9:00 – Izena eman dutenei harrera
   9-9:30 Irekiera
  Jardunaldien aurkezpen ofiziala, Euskal Mendizale Federazioaren, Mendiko Kirolen eta Eskaladaren Espainiako Federazioaren eta erreferentziazko erakunde publikoen eskutik.
  9:30 – 11:30 - 1. saioa – Administrazioen esperientzia bidezidor-kirolan eta osasunean
  Erreferentziazko euskal erakunde publikoek kirolaren eta osasunaren inguruan aplikatzen diren estrategia eta politika publikoak azalduko dituzte, eta baita ibilbide publikoak sustatzera eta horiek zaintzera bideratuta daudenak ere
  11:30 -12:00 - Kafea
  12:00 – 13:30 2. saioa – Federazioen esperientzia
  Nazioarteko eta nazioko federazioek bidezidor-kirolaren garapenean eta osasunaren sustapenean izan duten esperientzia azalduko dute.
  13:30 – 14:30 – Solasaldia eta ondorioak
   
  >> Jardunaldi Teknikora bakarrik izen-ematea
   
  16:30 – 21:00 – Bidezidor-kirolari eta osasunari buruzko federazio tailerra (Batzordeko kideentzat soilik)
  -           Lehenengo tailerra: Bidezidor-kirola eta Osasuna
  -           Bigarren tailerra: Era askotako tailerra
   
Larunbata, azaroak 2
   
Lekua: Gran Hotel Lakua. Vitoria-Gasteiz
  Goizeko programa
  9:30 – 13:30 – Bidezidor-kirolaren estatuzko batzordearen bilera (Batzordeko kideentzat soilik)
   
  Arratsaldeko programa
  16:00 – Bidezidor-kirolaren estatuzko batzordearentzat eta laguntzaileentzat gizarte ekintza
  Autobusez egindako desplazamendua
  -           Santa María katedralera bisita, “Obretan eta irekita” ekimenara, eta Vitoria-Gasteizko alde zaharrera bisita.
  -           Sagardotegian afaria, “Sagarlantegia” espektakuluarekin batera.
   
Igandea, azaroak 3 –Gasteizko Eraztun Berdetik ibilaldia, Salburuko hezeguneak bisitatzeko.
   
  Salburuko hezegunearen ibilbidea
  Salburuko hezeguneaaren bisita teknikoaren ibilbidea
 Txikiklubs topaketa (Mendiko kluben haurren sailak)
  Bazkaria

Dokumentu interesgarriak



ANTOLATZAILEAK



BABESLEAK

KOLABORATZAILEAK



Ekitaldiko Kartela