Zer da mendiko eskia?

Mendiko eskia kirol-diziplina bat da, EMFren Estatutuetan biltzen dena. Neguan egiten da, eta mendiak soilik eskien laguntzaz eta propultsio mekanikorik gabe igo eta jaistean datza. Ezaugarri hori oinarri hartuta, oso kirol osoa da, mendiko eskia lantzeko, profil ugari izan behar baitituzte kirolariek: eskiak jantzita egitea mendian gora, eremu lauetan aurrera egiteko gaitasuna, eta elur- eta malda-mota guztietan jaisten jakitea; horrez gain, mendizale onak izan behar dute: ondo ezagutu behar dituzte neguan mendiak izan ohi dituen ezaugarriak, arriskuak eta zailtasunak.

Eskiaren eta alpinismoaren batura gisa sortu zen mendiko eskia, eta mendia maite duten guztiei aukera paregabea eskaintzen die, mendiak elurrez estalita daudenean mendizaletasun horretaz gozatzen jarraitzeko.

Mendiko eskiaren agertokia natura da esklusiboki, bai igoera eta bai jaitsiera pistetatik kanpo egiten baitira, prestatu gabeko lurretan, gizakiak esku hartu gabeko guneetan <em>(lehen tokian doazenei kalterik ez egiteko traza batzuk markatzen dituzten lehiaketen kasua salbuespen hartua)</em>.

Eskiak, finkagailuak eta botak alpetar modalitatekoen edo iraupen-eskikoen desberdinak dira, eta badago berariaz modalitate honetakoa den materiala ere, hala nola “itsas txakurren larruak”, gorakoan eskiek atzera egin ez dezaten behar-beharrezkoak direnak. Kasko bereziak erabili ohi dituzte eskiatzaileek, eta motxila arin bat ere soinean eraman ohi dute. Gainera, ezinbestekoa da ARVA eramatea <em>(elur-jausien biktimak bilatzeko aparatua)</em>; gorputzari itsatsita eramaten dute eskiatzaileek, eta seinaleak igortzen ditu elur-jausiren bat gertatuz gero eta kirolaria elur azpian geldituz gero.

 

· Mendiko eskiko lehiaketak

Mendiko eskiko lehen lehiaketak Alemanian antolatu ziren, 1893. urte inguruan. 1924an, lehenengo Neguko Olinpiar Jokoetan sartu zen mendiko eskia; Chamonix-en (Frantzia) izan ziren olinpiar joko horiek. Lehiaketako mendiko eskian, parte-hartzaileek goi-mendietan lasterketak egin behar dituzte beren eskien gainean, negu garaian. Modalitate honen helburu nagusia zera da, mendiko eskiatzaile onenak biltzea, bai banaka eta bai taldeetan, mendiko eskia sustatzea gazteen artean, eta parte-hartzaileen kirol-maila hobetzea.

Euskal Herriaren esparruan, bada lehiaketatik kanpoko proben egutegi bat, eta baita lehiaketan sartzen diren proben beste egutegi bat ere, bitan banatuta dagoena: Mendiko Eskiko Euskal Herriko Kopa eta Txapelketa. Euskal Herriko Kopak gutxienez hiru eta gehienez sei proba puntuagarri ditu; bi lagunez osatutako taldeetan egin badaiteke ere, sailkapena banakakoa da beti. Euskal Herriko Txapelketei dagokienez, txapelketa bat egiten da lehiaketako modalitate bakoitzeko: banaka, bi lasterkariz osatutako taldeetan, eta erlojupeko igoera.

Gainera, lehiaketa horietako bakoitzeko parte-hartzaileak 6 kategoria eta 4 azpikategoria hauetan banatuko dira, adinaren eta sexuaren arabera:

  • -Kategoriak (gizonezkoak eta emakumezkoak):
    • · Kadeteak.
    • · Gazteak.
    • · Seniorrak.
  • -Azpikategoriak (gizonezkoak eta emakumezkoak):
    • · Promesak.
    • · Beteranoak.

Estatuko egutegia EMFkoaren antzekoa da, proba-moten eta kategorien ikuspegitik, eta badago nazioarteko egutegi bat ere nazioarteko egutegia  zehazten duena el. Egutegi horretan, Europako Kopa eta Munduko Kopa daude, urterokoak, bai eta Munduko Txapelketa eta Europako Txapelketa ere, txandaka bi urtean behin izaten direnak. Lehiaketen egutegiko probarik

Nibologia

Neguan mendian jardueraren bat egiten duten pertsona guztiek jakin behar dute zeinen garrantzitsua den elurra irakurtzen jakitea (noiz eta nola erori den, zer bilakaera izan duen), bai eta erakusten dizkigun seinaleak interpretatzea ere (zuri-tonua, zapaltzen dugunean egiten duen zarata, forma bereziak), ibilbide bat egiteko erabakia hartzeko edo, arrisku objektiboaz jabetuta, iritsi garen bidetik itzultzea erabakitzeko.

Elurra beti berdina dela pentsa dezakegu: ur izoztua, zuri kolorekoa, etab. Baina hodeitik forma likidora igarotzen denean, baldintza meteorologikoek ezaugarri ugari esleitzen dizkiote; haizeak eta eguzkiak ere eragiten diote, tenperatura-aldaketek, eta elurraren beraren pisuak elurraren egitura eta horren egonkortasuna aldatzen dituzte.

Neguan mendian jardueraren bat egiten duten pertsona guztiek oso argi izan beharko lituzkete nibologiaren eta elur-jausien kontzeptuak, ezagutza horiei esker gehiago eta segurtasunez gozatzen baita neguan mendian, eta, horrez gain, gure bizitza edo gure kideena salbatzeko lagungarriak izan baitaitezke.

Webgune edo blog askok ematen dute nibologiari eta elur-jausiei buruzko informazioa; baina ez dira oso baliagarriak izango ez badugu horietara jotzen neguan mendian garatuko ditugun jardueren plangintza egiteko orduan. Ondoren eskaintzen den informazio guztia zerbitzu ofizialetatik hartu dugu, eta gure inguruko adituek kontrastatu dute; erabil ezazue, zuen premien eta helburuen arabera. Baina argi izan, eskuragarri dagoen informazio guztia izanda ere, praktika segurua eginez eta denboraren poderioz lortzen direla ezagutzak. Esperientzia deritzon hori da gure sen onaren euskarria; gozatu neguan mendiaz segurtasun osoz.

Lotutako bideoak


Dokumentu interesgarriak