Bilatzeko irizpideak

Lehiaketaren urtea:

Listado de Pruebas

Lehiaketa Data
TRICAMPEONATO EMF DE ESCALADA DEPORTIVA viernes, 23 de noviembre de 2018 Pamplona (Rocopolis)

Bilatzeko irizpideak

Lehiaketaren urtea:

Bloke-eskaladako liga

Lehiaketa Data Txostena Sailkapena Argazkiak
BOULDER LIGA 2018 - 1ª Prueba 03-02-2018 Informe 1ª Prueba Clasificación 1ª Prueba Fotos 1ª Prueba
BOULDER LIGA 2018 - 2ª Prueba 17-02-2018 Informe 2ª Prueba Clasificación 2ª Prueba Fotos 2ª Prueba
BOULDER LIGA 2018 - 3ª Prueba 03-03-2018 Informe 3ª Prueba Clasificación 3ª Prueba Fotos 3ª Prueba
BOULDER LIGA 2018 - 4ª Prueba 17-03-2018 Informe 4ª Prueba Clasificación Final Fotos 4ª Prueba

Zer da eskalada?

Eskalada kirol-jarduera bat da, modalitate klasikoan, harkaitzen paretetan, hegal malkartsuetan edo bertikaltasuna ezaugarri duten bestelako natura-erliebeetan gora egitean edo horietan zehar ibiltzean datzana; horretarako, zenbait segurtatze-bitarteko erabili ohi dira, ia beti berreskuratzen direnak, eta bitarteko artifizialak erabiltzeko aukera izan ohi da aurrera egiterakoan.

Honen barnean sartzen da beste kirol-modalitate bat ere, segurtagailuz hornitutako bideekiko paretak igo edo zeharkatzean datzana; paretan finko kokatu ohi dira segurtagailu horiek, eskalatzailearen segurtasuna bermatzeko. Honen bereizgarri nagusia zera da: aurrera egiteko, harkaitzaren erliebe naturala erabiliz eskalatzen da.

Kirol-eskaladan, mugimenduen zailtasun-maila handiena bilatzen da, eta, horregatik, aurrez ondo prestatzea eskatzen dio eskalatzaileari. Gainazal naturalean, zenbait bide “hornitzen” dira, igotzeko bidea markatzeko. Bide bat hornitzeko, horren ardura duenak lehen aldiz egiten du bidea, eta produktu bereziak erabiltzen ditu, prestatzeko eta segurtatzeko. Lan hori amaitu ondoren, eskalatzaileak gainditu egin behar du bide hori, eta, orduan, bide hori “kateatuta” gelditzen da, eta zailtasun-maila bat esleitzen dio kirolariak.

Eskaladan, hainbat faktore bateratuz zehazten da bide baten zailtasun-maila: paretaren makurdura, heldulekuen neurria eta forma, horien arteko tartea, atsedenerako puntuak eta zenbat mugimendu egiten diren osotara.

 

· Zailtasun-mailak

II, III, IV, V, VI, 6a, 6b, 6c, 7, 7a, 7b, 7c, 8, 8a, 8b, 8c, 9, 9a, 9b, 9c; eta zailtasun horiei guztiei + edo – eransten zaie, hornitzailearen edo bidea lehenengoz egin duenaren iritziaren arabera. Gerta daiteke hasierako balioespena aldatzea beste eskalatzaile batzuek.

Zailtasun-mailez gain, hainbat eskalada-modalitate bereizten dira:

  • Bistako eskalada. Eskalatzaileak aurrez bideari buruzko inolako informaziorik izan gabe egiten du igoera; beraz, prestakuntza zehatzik gabe egiten du.
  • Flash erako eskalada. Eskalatzaileak informazioa lortzen du aurrez, eta igotzen ari den bitartean ere jaso dezake informazioa: non dagoen, funtsezko pausoak, heldulekuak, etab. Baina lehen saioan gainditu behar du.
  • Landutako eskalada. Modalitate hauxe da ohikoena. Eskalatzaileak bide bat lantzen eta probatzen du, kateatzea lortu arte. Modalitate honetan lortu da zailtasun-maila handiena.
  • Blokeko eskalada. Altuera txikiko harkaitz-blokeetan (edo rokodromoetan) eskalatzen da, eskalatzailea erortzen bada ere arriskurik ez duten tokietan. Beste eskalada-mota batzuekin alderatuta, honetan ez da sokarik erabiltzen, eta garrantzitsuena eskalada-mota horrek eskatzen dituen mugimenduak zuzen egitea da.
  • Kirol-eskaladako lehiaketak. Lehiaketetarako diseinatutako eskaladako egitura batzuen gainean egiten da. Erretxina artifizialez egindako egiturak izan ohi dira, eta heldulekuak ere artifizialak izan ohi dira. Denbora limitean ahalik eta goren igotzea da helburua. Eskaladaren estiloa eskalada naturalaren oso desberdina da, ahalegin fisiko bera egiten bada ere.

 

Lehiaketako eskalada

Zailtasun-eskaladako eskalatzaileek beren burua beste eskalatzaile batzuekin neurtu eta horrela beren maila hobetzeko egiten zituzten bilgune, erakustaldi eta topaketen emaitza dira eskaladako lehen lehiaketak. Horrelako elkarretaratzeak gero eta maizago egiten hasi ziren, eta, azkenean, lehen lehiaketak antolatzeari ekin zioten. Hasierako lehiaketa horiek harkaitz naturaletan izan ohi ziren. Baina berehala ikusi zuten eskalatzaileek, antolatzaileek eta federazioek natura-inguruneetan egiten ziren eskaladako lehiaketa haiei ezin eutsi zitzaiela, inpaktu handia zutelako; eta irtenbidea, beraz, egitura artifizialen gainean antolatzea zela ikusi zuten. Harrezkero, zirkuitu itxietan egiten dira lehiaketak, rokodromo deritzen egitura artifizialen gainean. Egitura horietan, ahalik eta goren igo behar dute eskalatzaileek, denbora limitean, ibilbide zehatz bati jarraituz. Finalera iritsi arte, hainbat kanporaketa izan ohi dituzte lehiaketak, edota, kirolariek finala berdinduta amaitzen badute, superfinalak ere egiten dira.

 

Hiru kategoriatan egiten dira lehiaketak: zailtasun-eskalada, blokeko eskalada eta abiadura-eskalada <em>(lehen biek beren homologoak dituzte kirol-eskaladan eta blokeko kirol-eskaladan)</em>. Urtero, zailtasun-modalitateko kirol-eskaladako eta bloke-modalitateko kirol-eskaladako txapelketa ofizialak antolatzen ditu EMFk; horrez gain, estatuko federazioak, FEDMEk, estatuko lehiaketen egutegia antolatzen du urtero, eta estatuko kirol-eskaladako eskalatzailerik onenak biltzen ditu. Badago maila altuko lehiaketen egutegi bat ere, eta prestakuntza handieneko eskalatzaileak aritzen dira lehiaketa horietan. Gaur egun, Zailtasun Eskaladako Espainiako Kopa, hainbat proba hartzen dituena, eta Bloke eta Zailtasun Eskaladako Espainiako Txapelketak antolatzen dira. Halaber, Zailtasun Eskaladako Espainiako Txapelketa eta Espainiako Kopa antolatzen dira gazteen kategorian; promozio-eskaladako lehiaketak dira, eta gazteenak, ziurrenik etorkizunean maila gorenean lehiatuko direnak, lehiaketetara ohitzea dute helburu.

Kategoria hauetan sailkatzen dira parte-hartzaileak:

  • -Kategoriak (gizonezkoak eta emakumezkoak):
  • · Gazteak B maila (16 urte artekoak): proba izango den urtean, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean gehienez ere 15 urte beteko dituztenak.
  • · Gazteak A maila (18 urte artekoak): proba izango den urtean, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean 17 urte beteko dituztenak.
  • · Gazteak (20 urte artekoak): proba izango den urtean, urtarrilaren 1etik 31ra bitartean 19 urte beteko dituztenak.
  • · Beteranoak (40 urtetik gorakoak).

 

Kategoria bakoitzean gutxienez 5 parte-hartzailek eman behar dute izena. Kopuru horretara ez iritsiz gero, antolatzaileek erabakiko dute nola jokatu.

Nazioartean, 2006ra arte, UIAA-Climbing, UIAAren eskaladako batzordea, arduratzen zen nazioarteko egutegia ezartzeaz, eta lehiaketa horietan, hauek nabarmentzen ziren: Munduko Kopa <em>(bloke-, zailtasun- eta abiadura-modalitateetan)</em>, Munduko Txapelketa, eta Europako Txapelketa, bai senior kategorian eta bai gazteen kategorian. Batzorde hori zatituz geroztik, nazioarteko IFSC federazio berria arduratzen da eskaladaz, eta hark finkatzen du nazioarteko egutegia.

Lotutako bideoak


Dokumentu interesgarriak