2020 EHUN MENDIETAKO ANAIDIAREN EGUNA

Informazio orokorra

Garai batean bezala, batzar-deia egiten zuten mendietako  batean egin du hitzordua Ehun Mendien Anaidiak. Gailur horretatik eta beste lautatik (Ganekogorta, Gorbeia, Oiz eta Sollube, Ehun Mendien zerrendakoak dira guztiak) egiten zen deia Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusietarako, argi-seinaleak eta seinale akustikoak erabiliz: aurten, Balmaseda Mendi Taldeak eta EMFk, Anaia Nagusiaren eskutik, dei egiten dizuegu kide   berrioi eta Ehun Mendietako Anaidiarekiko atxikimendua berritu duzuen guztioi, Ehun Mendien Zerrendako mendi honetaz, haren historiaz eta gailurretik ikusten den ikuspegiaz goza dezazuen, Kantabria, Burgos eta Bizkaia ikusten baitira. Igandean izango da, 2020ko urriaren 18an.

 Ehun urte baino gehiago pasatu dira Euskal Herriko mendizaleen artean aitzindariak izan ziren haiek gaur egun mendi-lehiaketa gisa ezagutzen ditugunak asmatu zituztenetik. Aspaldi samar, 1914ko irailaren 30eko gauean, Club Deportivo Bilbaoko mendizale talde bat Ganekogorta gailurrera igo zen, elkar hartuta edo sekretupeko talde gisa mendi lehiaketa bat abiarazteko: huraxe jaso da Euskal Herriko mendizaletasunaren historiako lehen lehiaketa gisa. Antxon Bandres Azkueren eskutik, gailur horretan diseinatu zen lehen erronka zehatz hura euskal mendizaleen talde batentzat, eta gure jarduera hau sistematikoki, etengabe eta planifikatuta sustatzea zuen xede.

Euskal Herriko Mendien Katalogoan sartuta dauden ehun menditara igotzean datza Ehun Mendien Lehiaketa, betiere, EMFren batzarrak onartutako araudian zehazten diren baldintzak betez. 2019ko ekitaldiaren ostean, guztira 4315 mendizale biltzen ditu Anaidiak.

Aurten, ongietorria egi nahi diegu kide berriei, festa txiki baten bidez, egoera honetan ezin baitu bestelakoa izan; katalogoko gailur horietako bat, Kolitza,  igo ondoren izango da; historia sendoa duen gailurra da. Oroigarri bat emango zaie Anaidiko kide berriei nahiz ehun mendien zerrenda berriro osatu dutenei; baina oparia ez zaio emango beste inori eta ez zaie etxera bidaliko jardueran parte hartzen ez dutenei.

Lerro hauen bidez, gure esker ona adierazi nahi diogu Balmaseda Mendi Taldeari, ekitaldi hau antolatzen lagundu baitigu.

Izena eman dutenen zerrenda

Probako Kartela